Zinema Eraikitzen sailak, Donostiako eta Toulouseko zinema-jaialdien urteroko hitzordu bikoitzak, 27. edizioan parte hartzeko epea zabaldu du.
Postprodukzio-arazoak dituzten Latinoamerikan ekoitzitako film luzeak bukatzen laguntzea da ekimenaren helburua. Bi zinema-jaialdietako batzordeek aukeratutako sei film profesionalen aurrean aurkeztuko dira, bukatzen eta banatzen laguntzeko aukera izan dezaten.
Zinema Eraikitzen sailak aurkezten diren filmen ekoizleen eta nazioarteko industriako kideen arteko elkartrukea eta elkarlana sustatzen du. Hala, azken urteetako talentu berriak ezagutarazi ditu eta Latinoamerikako film labur gailenetako batzuk bukatzea eta merkaturatzea bultzatu du, adibidez: Pablo Larraínen Tony Manero, Sebastián Lelioren Gloria, Amat Escalanteren Sangre, Benjamín Ávilaren Infancia Clandestina, William Vegaren La sirga, Mariana Rondónen Pelo Malo, Benjamín Naishtaten Historia del miedo eta Alejandro Fernández Almendrasen Matar a un hombre.
Hamahiru urtetik gorako ibilbidea izanik, Zinema Eraikitzen ekimen sendoa da eta Atlantikoko bi aldeetako ekoizleentzat eta industriako kideentzat saihestu ezinezko hitzordu bilakatu da.
Zinema Eraikitzen saileko 27. edizioan honako sari hauek emango dira:
Izen-ematea online egin daiteke, hemen: www.cinelatino.com.fr/cc/formulaire.php
FILMEN IZENA EMATEKO ETA MATERIALA JASOTZEKO AZKEN EGUNA: 2015eko URTARRILAK 30
RENCONTRES CINÉMAS D'AMÉRIQUE LATINE DE TOULOUSE
Esther Saint-Dizier
11-13 Grande Rue Saint-Nicolas
31 300 Toulouse – FRANCE
arcalt31@wanadoo.fr
Hautaketa martxoaren hasieran iragarriko da.
Aukeratua izanez gero:
Association Rencontres Cinémas d'Amerique Latine de Toulouse (ARCALT)
11 Grande Rue Saint Nicolas
31 300 Toulouse – (Frantzia)
Tel.: +33 561 32 98 83
arcalt31@wanadoo.fr
eva.m.k@orange.fr
www.cinelatino.com.fr
Donostia Zinemaldia
Tel.: +34 943 48 12 12
enconstruccion@sansebastianfestival.com
www.sansebastianfestival.com
Zinema Eraikitzen Sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Programa Media eta Vértigo Films. Horrez gain, beste hauen laguntza du: Caisse Centrale d'Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (CCAS), Cetim, Centre National du Cinéma et de l'Image Animée (CNC), CINÉ +, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d'Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, CROUS de Toulouse, Eaux Vives, l'École Supérieure d'Audiovisuel (ESAV), EP2C-Postproduction Training Programme, Europa Distribution, Fila 13, Firefly, La Cinéfondation, La Trame, Mactari, Toulouseko Udala, Producers Network (Cannes), Région Midi-Pyrénées, Signis eta Titra TVS.