tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Zinemaldiaren Egunkaria > Donostia saridun inaugurazio-gala
Donostia saridun inaugurazio-gala
Larunbata, 2014(e)ko irailaren 20

Denzel Washington jaun eta jabe izan da Zinemaldiko inaugurazio-galan, zeinean estatubatuar aktoreak Donostia saria jaso baituen Karra Elejalde aktoreak eta Edurne Ormazabal kazetariak aurkeztutako saio berezian.

Ekitaldiari hasiera emateko, aurkezleek aspaldi gabe zendu diren Alex Angulo, Javier Ibarretxe eta Nestor Basterretxea gogoratu dituzte.

Ondoren, FIPRESCI elkarteko koordinatzaile Pamela Bienzobasek urteko film onenaren saria ezagutarazi du: Boyhood. Eta Richard Linklaterrek, filmeko zuzendariak, bideomezu bitartez eskertu du saria: “Espero dut ikusleek guk pelikula egiten bezainbeste gozatzea”, adierazi du.

Edizio honetako edukiak aurkezteko, Espainiako zinemako beste figura garrantzitsu batzuk hartu dute parte: Maribel Verdú, Unax Ugalde, Cayetana Guillén Cuervo, Mireia Gabilondo, Eduard Fernández eta Imanol Arias.

Ekitaldiko une bitxienetakoa Sail Ofizialeko epaimahaiaren aurkezpena izan da, zeinean, Fernando Bovaira presidenteak jaialdirako gonbita zinez eskertu baituen. Baina, epaimahaikideak eszenatokitik bazihoztela, Nastassja Kinskik protokoloa hautsi du hiriaren edertasuna boz gora azpimarratuz: “Fantastic!”

Segidan, The Equalizer filmeko zuzendari Antoine Fuqua oholtzaratu da Denzel Washingtonen dohainak nabarmentzeko: “Talentu izugarriko aktorea da, bere lan bakoitzean pertsonaiak luze- abal hedatzeko gai den horietakoa”.

Segidan, The Equalizer filmeko zuzendari Antoine Fuqua oholtzaratu da Denzel Washingtonen dohainak nabarmentzeko: “Talentu izugarriko aktorea da, bere lan bakoitzean pertsonaiak luze- abal hedatzeko gai den horietakoa”.

 
Reinhold Vorschneider, Nastassja Kinski, Fernando Bovaira, Marjane Satrapi, Mariana Rondón eta Vlad Ivanov epaimahaikide ofizialak
Reinhold Vorschneider, Nastassja Kinski, Fernando Bovaira, Marjane Satrapi, Mariana Rondón eta Vlad Ivanov epaimahaikide ofizialak
Karra Elejalde eta Edurne Ormazabal, inaugurazio-galako aurkezleak.
Karra Elejalde eta Edurne Ormazabal, inaugurazio-galako aurkezleak.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea