tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Zinemaldiaren Egunkaria > Gidoi-irakurketa baten bidetik
Gidoi-irakurketa baten bidetik
LOS TONTOS Y LOS ESTÚPIDOS
Larunbata, 2014(e)ko irailaren 20

Saiakera lan ausart honek, oso apustu ez-ohikoa eginagatik arriskatua ere badena, zinema zinema-barnean deitzen den jeneroari ekarpen berria egiten dio. Zehazki, filmaketa bateko teknikari eta aktoreak plató handi batean sartzen direnean hasi eta barnean landuko dutenaren lekuko egiten gaitu. Langileen atsedenaldiak zuri-beltzezko irudi mutuen bitartez erakusten ditu, eta filmaketako eszenak, berriz, kolorez eta zuzenezko soinuarekin.

Castónek, duela bost urte hau bezain bitxia den Ander filmarekin harritu gintuen zuzendariak berak, aktoreekin entseguetan egin ohi diren gidoi-irakurketa moduko bat erabili du film arrunt batean konta litekeen istorioa bere modura kontatzeko. Oso modu bitxia aukeratu du, berri eta ezberdina.

Josean Bengoetxea aita eta senar sendagilearen rolean, Cuca Escribano bakardadeak itota daukan emazte atsekabetuarenean, Nausicaa Bonnin ama hilzorian duen supermerkatuko langile maitakorrarenean, eta besteak beste, Aitor Beltran psikologo gaisoaren rolean, norberak bere bizitzarekiko duen ezadostasunaz, aurreiritzi eta sekretuez, gezurrez eta maitasun ezaz ariko zaizkigu, beti ere gidoia eskutan eta tarteka aginduak emango dizkien zuzendari baten begiradapean. Halako film batek arrakasta izateko antzezpenak bikainak behar dute izan, eta honetan bete-betean lortzen du. Oso lan ona egiten dute, eta ez zen erraza.
Berez drama baten kontakizuna da, umorez kontatua, baina dekoraturik gabe, antzezpenerako lagungarria den atrezzo beharrezkoena erabilita. Zertarako gehiago, pertsonaiok ez baitute deus behar inguruan, ez dute ingururik behar. Bakoitza bere rolean sartuta, mahai batean eserita eta gidoia aurrean bada berdin dio, eta zertarako jarri autoa martxan, geldirik dagoenean ere pertsonaiek martxan baleude bezala jokatuko badute! A.M.
 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea