tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Zinemaldiaren Egunkaria > Okupazioa, topikoak apurtzen
Okupazioa, topikoak apurtzen
ATEAK ZABALDUZ
Larunbata, 2014(e)ko irailaren 20

Juanmi Gutierrez eta Kany Peñalbak ezezagunak diren talde eta kolektiboei hitza ematen jardun dute beraien ibilbide profesional osoan zehar: “Gure alboan bizi diren taldeak dira, baina estereotipoen erruz, bakarrik alderdi bat ezagutzen dugu, beraiek duten ideologiatik aldentzen dena”. Azken lanetan kolektibo horiek ezagutarazten aritu da zuzendaria, eta ildo horri jarraituz, okupazioarekin topo egin zuen: “Oso gutxi ezagutzen den kolektiboa dugu, eta batez ere aurrean ditugun estereotipoen prismatik bakarrik ezagutzen ditugunak, komunikabideek ematen diguten okupazioaren irudiagatik”.

Eta okupazioaren proiektuari ekin zioten hitza okupei ematen, ez zuten hala ere espero adierazi zieten eskuzabaltasuna, beraien etxeak ez ezik, beraien burua ere ireki zioten Juanmiri. Oso ideologia irekia zela gaineratu du, eta egun indarrean dauden baloreak aldarrikatzen dituena: ekologismoa, emakumearen askapena, antimilitarismoa… “Gizakiaren sustraietara jotzen du, naturarekin duen harremanera. Okupa askok urteak daramatzate horrela bizitzen, seme-alabak izan dituzte eta hauek ez dute beste bizimodu bat ezagutzen. Niretzat sorpresa izugarria izan zen anarkismoaren ideologia mantentzen dutela ikusteak.

Ideologia hori oso indartsua izan zen hemen 1936ko gerraren garaian, baina frankismoan erabat zapaldua izan zen, baina beraiek mantendu egin dute. Okupazioa izan zen beraien unibertsitatea eta dituzten baloreak gaur egungo gizarte kapitalistarekin zerikusirik ez dute”.

Hala ere lehengo eta oraingo etxe okupatuen artean ideologia ezberdina dela dio Gutierrezek. Krisiaren eraginez okupen gaur egungo ideologia praktikoagoa da, bizitzeko leku bat behar dute eta oro har, euren bizitza bi urtera-edo mugatzen dute: “Etorkizun ezaren ideia dute; ez dute etorkizunik lanean, ez etxebizitzan, bi urterako etxebizitza badute euren bizitza konponduta dute eta gero aurkituko dute beste zerbait. Gure garaiko belaunaldien pentsamoldea, aldiz, etorkizunean oinarrituago zegoen”.

Nolanahi ere, okupek, lehen eta orain, ez dutela zertan etxebizitza doakoa bilatzen esan du, baizik eta gehiegizko alokairuak eta bestelakoak bultzatzen dituen sistema iraultzea baizik. Zentzu horretan, etxebizitzarik izan ez ala bai, baina ematen diren etxe kaleratzeak ikusita, argi du irtenbide bat izan daitekeela okupazioa. Eta jendea asko harrituko duen zerbait kontatu digu Gutierrezek: “Etxe jabeekin akordioak ere egiten dituzte okupek, kontraturen bat sinatu urte zehatz batzuetan bizi daitezen, eta denbora horretan etxea zain dezaten. Jabeak ez du inoiz etxearen jabetza galduko, baina trukean okupek zainduko dute etxea, edota baratzeak”. Utopiaren ideia ere nabarmendu du, eta bizitzari aurre egiteko pentsamolde egokia dutela uste du: “Oso irekiak dira, eta kolektibo guztiak onartzen dituzte, eurena bezalako bizimodua ez izanagatik ere”.

Ateak zabalduz Giza eskubideen Zinemaldian estreinatu zen eta ez zuen Juanmi Gutierrezek jaso zuen erantzuna espero: “ Niretzat filma ez da bereziki sentibera, baina protagonistek ikusi zutenean askok negar egin zuten. Nire ustetan dokumental honek okupazioaren inguruan aspaldidanik ditugun estereotipo eta topikoekin apurtzen lagunduko digu guztiori”.N.A.

 
Juanmi Gutierrez zuzendaria eta Kany Peñalba ekoizlea.
Juanmi Gutierrez zuzendaria eta Kany Peñalba ekoizlea.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea