tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Zinemaldiaren Egunkaria > Gaur ez dago matematikarik
Gaur ez dago matematikarik
Larunbata, 2014(e)ko irailaren 20

Gehiketak eta buruketak egiten egon ordez, zinemara. Hori bai pagotxa! Ulertzen dira atzo Belomodroan entzundako algarak, barreak eta oihuak. Ezin lasaitu haurrak filma hasi arte. Orduan bai, argiak itzali orduko, isiltasuna. Hiru segundu edo lauko isilaldia. Eta, bapatean, eskena zirarragarri bat: Oooooh! Aaaaah!, Iuuuuuu! Belodromoa, berriro, lehertzear.

Zuzendari batek baino gehiagok nahiko luke horrelako ikuslegoa: gogotsua, esker onekoa, gartsua. Hori, filma gustuko dutenean, jakina. Bestela, hasi zaitezte dardaratzen. Eta atzokoa badirudi atsegin zitzaiela. Takashi Yamazaki zuzendari japoniarraren Friends (Abentura munstroen uhartean) uharte misteriotsu bati buruzko animaziozko filma da. Egun batean, giza-ume bat, Kotake, galdu egingo da eta han bizi diren izaki misteriotsuak aurrez aurre topatuko ditu. Hortik aurrera, beraien arteko adiskidetasuna munstroei eta gizakiei lagun izatea eragozten dien tabua gainditu egin beharko ditu.

Horrelako abentura bat 400 metro karratuko pantaila erraldoi baten aurrean jarraitzea ikaragarria da. Eta 2.200 ikasleren emozioa nabari egiten zen, filma hasi baino ordu erdi lehenago. Izan ere, Donostiako auzoetatik, baina baita Irundik, Hondarribitik edota Errenteriatik -autobusez, trenez eta oinezetorritako 6 eta 11 urte bitarteko umeak hasi ziren sartzen aretora 09.30etatik aurrera. Zinemaldiko borondatezkoen eta langileen laguntzaz, eserlekuetan jarri ziren, formal-formal. Gehienak beteranoak ziren, baina txikienentzako lehenengo aldia zen. “Oso-oso pozik etortzen dira eta, orokorrean, ondo portatzen dira, beti ere pelikularen arabera”, azaltzen du Larramendi ikastolako irakasle batek. Antiguoko zentro horretan Zinemaldia biziki present dago egunotan. “Hormak apaintzen ditugu aktore eta zuzendarien argazkiekin eta Festibaleko kartelekin; horretaz aparte, zinemari eta pelikulei buruzko solasaldiak eta jolasak egiten ditugu”.
Filma hasi arte adingabekoak jezarrita eta geldirik eukitzea ez da lan erraza. Hor sartzen da aurkezlearen papera. Datozen egunetan, Iban Garate, Itziar Atienza eta Egoitz Sánchez telebistako aktoreak txandatuko dira. Atzo, Ugaitz Alegriari tokatu zitzaion. Harrapazank telebista-saioko aktore ondarrutarrak eztarria urratu zuen haurrak animatzen. Ongi etorri, Koldo Mitxelena!, Ongi etorri, Santa Teresa!, Ongi etorri, Axular Lizeoa! Ikastetxe bakoitzeko izena botatzean, garrasi batean erantzuten zuten ikasleek, olatuarena egiten zuten bitartean. Ondoren, Sardina bat kantatzen jarri zituen bi mila ikasleak eta, bukatu baino lehen, Aurreskua ahopekatu zuen mikrofono aurrean. Ohore guztiak eginda, argiak itzali eta Zinemaldiko sintonia entzuten hasi zen. Orduan, bai, txalo zaparrada eta bihotza taupaka.
Festa hau beste bost egunetan errepikatuko da. Guztira, 13.200 ikasle gipuzkoarrek gozatuko dute aurten ikuskizun erraldoi honetaz. On degitela! K.A.
 
Pelikula hasi baino lehen, olatuarena egiten.
Pelikula hasi baino lehen, olatuarena egiten.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea