Donostia Zinemaldiaren 62. Edizioko hainbat jardueren eszenatoki izango da, berriro ere, Antonio Elorza Belodromoa. Irailaren 27ko saio bereziak honako emanaldi hauek bilduko ditu: klausura-gala, Sail Ofiziala itxiko duen Eric Toledano eta Olivier Nakache zuzendarien Samba filma, eta Perlak itxiko duen Andrea Di Stefano zuzendariaren Escobar: Paradise Lost filma. Zabaltegi sailaren parte diren Kimuak katalagoko hiru laburmetraiek osatuko dute saioa: Asier Altunaren Soroa / The Field, Koldo Almandozen Hubert Le Blonen azken hegaldia / The Last Flight of Hubert Le Blon eta Aitor Arregiren Zarautzen erosi zuen / She Bought It in Zarautz.
Belodromoan haurrentzako saioak ere izango dira goizero, ikastolekin eta ikastetxeekin hitzartutako programaren bitartez. Aurten, Friends: Mononokeshima no Naki / Friends: Naki on the Monster Island (Friends – Abentura munstroen uhartean) filma emango dute, euskarara (Zineuskadiren parte hartzearekin, Zinema Euskaraz programaren baitan) eta gaztelaniara bikoiztua.
Gainera, Ricardo Ramon eta Beñat Beitiaren Dixie eta matxinada zonbia / Dixie and the zombie rebellion filma estreinatuko da Belodromoan.
Irailaren 26an, Savage Cinema saileko Dana Brownen On Any Sunday – The Next Chapter filmaren emanaldiaizango daAntonio Elorza Belodromoan.
Estreinaldi garrantzitsuenak hartzen dituen sail arrakastatsua da; hala, 3.000 laguntzetako egokitutako aretoan emanaldi jendetsuak egiten dira proiekzio-sistema modernoenak eta 400 m²-ko pantaila erraldoia baliatuta.
Gainera, Zinemaldiak haurrei zuzendutako emanaldiak ere egiten ditu goizero belodromoan. Ikastetxeekin hitzartutako programa esklusibo baten bitartez, zinemaz gozatzeko aukera eskaintzen zaie ikasleei, euskaraz eta pantaila erraldoian.