tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi

Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Sailak eta filmak
Culinary Zinema: Zinema eta gastronomia
62. Edizioa 2014
Filmak
Filmak
Culinary Zinema: Zinema eta gastronomia
Culinary Zinema: Zinema eta gastronomia
Inaugurazioa
The Hundred-Foot Journey
Lasse Hallström
AEB 
Zaporez betetako komedia hau Lasse Hallström zinemagile ospetsuak zuzendua da, eta Helen Mirren Oscar sariduna du protagonista. Hassan Kadam sukaldaritzako profesional sineskorra da, eta gustu ezin hobea du. Frantzia hegoaldeko Saint-Antonin-Noble-Val herri txikian jatetxe indiar bat irekiko du, Madame Malloryk zuzendutako eta Michelin izar bat duen jatetxe frantziarretik hama...

Zaporez betetako komedia hau Lasse Hallström zinemagile ospetsuak zuzendua da, eta Helen Mirren Oscar sariduna du protagonista. Hassan Kadam sukaldaritzako profesional sineskorra da, eta gustu ezin hobea du. Frantzia hegoaldeko Saint-Antonin-Noble-Val herri txikian jatetxe indiar bat irekiko du, Madame Malloryk zuzendutako eta Michelin izar bat duen jatetxe frantziarretik hamar metro eskasera. Eta halaxe hasiko da bien arteko gerra.

Nerua, un viaje a la esencia / Nerua, a Journey to the Essence
Iván Miñambres
Espainia 
Dokumental honek Bilboko Guggenheim museoko Nerua jatetxeko chefaren proiektuaren xehetasunak eta erroak biltzen ditu. Gastronomiaz harago doan proposamena.

Dokumental honek Bilboko Guggenheim museoko Nerua jatetxeko chefaren proiektuaren xehetasunak eta erroak biltzen ditu. Gastronomiaz harago doan proposamena.

Klausurako filma
Buscando a Gastón / Finding Gaston
Patricia Perez
Peru - AEB 
Peruko gastronomian barrena egindako bidaia, Gaston Acurio chefak gidatuta. Acuriok sukaldaritza erabili nahi du bere herrialdean aldaketa eragiteko. Sukaldaritzaren boterearen egunerokoa bizi duen herrialde baten istorioak, ametsak eta gazi-gozoak.

Brooklyn Farmer
Michael Tyburski
AEB 
Beren buruari «Brooklyn Grange» deitzen dioten New Yorkeko nekazari batzuek teilatu baten gainean inoiz sortutako baratzerik handiena eraiki dute.

Beren buruari «Brooklyn Grange» deitzen dioten New Yorkeko nekazari batzuek teilatu baten gainean inoiz sortutako baratzerik handiena eraiki dute.

Foodies
Thomas Jackson, Charlotte Landelius, Henrik Stockare
Suedia - Herbehereak 
Goi mailako sukaldaritzarekiko interesa izugarri hazi da. Gastronomiaren arloan eragin handiena duten pertsonen munduan sartuko gara:  foodienean. Sukaldaritzako blogetako kritikarien subkultura osatzen dute, eta munduko jatetxerik onenetan jatea dute helburu. Azterketa zehatz honen bidez, munduko jatetxerik esklusiboenetan sartuko gara eta janariarekin maniatikoak diren p...

Goi mailako sukaldaritzarekiko interesa izugarri hazi da. Gastronomiaren arloan eragin handiena duten pertsonen munduan sartuko gara:  foodienean. Sukaldaritzako blogetako kritikarien subkultura osatzen dute, eta munduko jatetxerik onenetan jatea dute helburu. Azterketa zehatz honen bidez, munduko jatetxerik esklusiboenetan sartuko gara eta janariarekin maniatikoak diren pertsona berezi eta atseginen talde bat ezagutuko dugu.

Hozour / Presence
Hossein Rasti
Iran 
Urtero, Irango herri txiki batean, hirugarren imam xiitaren alde egiten duten zazpi eguneko doluan, abgusht izeneko jaki berezia ematen dute 5.000 lagunentzat baino gehiagorentzat. Jendeak abesti erlijiosoak xuxurlatzen ditu, janaria eta ogia prestatzen duten bitartean.

Little Forest - Natsu & Aki / Little Forest - Summer/Autumn
Junichi Mori
Japonia 
Bizitzeko jaten du. Jateko egiten du sukaldean. Ichiko lurretik elikatzen da, eta bertatik hartzen du energia. Bizitza-estilo horretan, gauza guztiak elkarrekin lotuta daude. Film honek Japoniako lau urtaroak deskribatzen ditu. Errezeta soilak, baina irudimenez eginak, aho-gozagarri bikainak.

Recipe
Eric Khoo
Singapur 
Eric Khoo zuzendari ospetsuaren (Be With Me eta Tatsumi) film berriak emakume baten eta haren ama adinekoaren arteko harremana azaltzen du, sukaldaritzarekiko sentitzen duten maitasunaren bitartez.

Eric Khoo zuzendari ospetsuaren (Be With Me eta Tatsumi) film berriak emakume baten eta haren ama adinekoaren arteko harremana azaltzen du, sukaldaritzarekiko sentitzen duten maitasunaren bitartez.

Soul of a Banquet
Wayne Wang
AEB 
Wayne Wang zuzendariak Amerikara benetako janari txinatarra eraman zuen Cecilia Chiang-en mundua azalduko digu. Film hau gastronomiaren erakusgarri atsegina ez ezik, Chiangen erretratu hunkigarria ere bada.

Steak (r)évolution / Steak (R)evolution
Franck Ribière
Frantzia 
Munduko xerra onenen bila errepidez egindako bidaia gastronomikoa. Mundu zabaleko (Frantzia, Italia, Espainia, Suedia, Belgika, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Kanada, Japonia, Argentina eta Brasil) hazleek, nekazariek, harakinek, sukaldariek, historialariek eta enpresariek beren sekretuak azalduko dituzte.

Txipirones en su tinta / Squid in Its Ink (Txipiroiak bere tintan)
Xabier Gutiérrez
Espainia 
Xabier Gutiérrez sukaldariaren, Juan Vich margolariaren, Gonzalo Busto musikariaren eta Pello Gutiérrez errealizadorearen arteko zentzumen-elkarrizketa. Laurek interpretatu dute platera, bakoitzak bere ikuspegitik. Lauretako inork ez zuen besteen lanaren dimentsioa ezagutzen. Plater biribil baten inguruko lau begirada.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea