Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Sailak eta filmak > FIPRESCI Sari Nagusia
FIPRESCI Sari Nagusia
Gran Premio FIPRESCI

Urteko pelikularik onenaren 2014ko FIPRESCI Sari Nagusia Richard Linklaterren "Boyhood"-ek jasoko du.

Richard Linklaterren Boyhood izeneko 12 urteko proiektua iazko pelikularik onentzat hartu dute Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioko (FIPRESCI) kideek.

Urteko film onenaren 2014ko FIPRESCI Sari Nagusirako bozketan munduko 553 kidek eman dute botoa. Lehenengo fasean, munduan 2013ko uztailaren 1etik aurrera estreinatutako edozein iraupeneko filmak aukeratu dituzte parte-hartzaileek. Hortik azken bozketa etorri da, honako lau finalista hauetako bat aukeratzeko: Richard Linklaterren Boyhood, Pawel Pawlikowskiren Ida, Wes Andersonen The Grand Budapest Hotel eta Nuri Bilge Ceylanen Kış Uykusu / Winter Sleep. Eta Boyhood izan da lehenengoa, tarte handiagatik.

Richard Linklaterren film batek FIPRESCI Sari Nagusia jasoko duen lehenengo aldia da hau. Saria sortu zenetik (1999), Michael Haneke, Paul Thomas Anderson, Jafar Panahi, Pedro Almodóvar, Jean-Luc Godard eta Nuri Bilge Ceylanek irabazi dute, besteak beste.

Boyhood-en emanaldi berezi bat egingo da, irailaren 19an, Donostia Zinemaldian, non FIPRESCI hasieratik egon den presente.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones