Wim Wendersen dokumental berriak Cannesko zinema-jaialdian Un Certain Regard saileko Sari Berezia eskuratu zuen. Azken 40 urteetan, Sebastião Salgado argazkilariak bizitza osoa kontinente batetik bestera bidaiatzen eman du, etengabe aldatzen joan den gizadiaren pausoei jarraituz. Azken urteetako historiako gertakari garrantzitsuenetariko batzuen lekukoa izan da: nazioarteko gatazka, gosete eta exodoena. Orain, gizakien esku-hartzerik gabeko lurraldeak, flora eta fauna basatiak eta egundoko paisaiak dauzkaten lurraldeak, bilatzen aritzea erabaki du, gure planetaren edertasunari omenaldia egiten dion argazkilaritza-proiektu erraldoi baten barnean. Sebastião Salgadoren bizitza eta lana azken bidaietan lagun izan zuen semeak, Julianok, eta argazkilari ere baden Wim Wendersek ezagutaraziko dizkigute.
Wim Wenders 70eko hamarkadako «Alemaniako zinema-berriko» pertsona garrantzitsuenetarikoa da. 1975ean, ekoizpen-etxe propioa sortu zuen, Road Movies. Zuzendari eta ekoizlea ez ezik, argazkilaria ere bada Wenders eta argazkilaritzako liburu asko kaleratu ditu. Europako Zinema Akademiaren kide sortzailea eta presidentea da. Juliano Ribeiro Salgadok film labur eta telebistarako dokumental batzuk egin ditu. Nauru, une île à la dérive (2009), besteak beste, Hot Docs (Toronto) eta Festival dei Popolirako (Florentzia) aukeratu zuten. The Salt of the Earth-ek Canneseko Un Certain Regard saileko Sari Berezia lortu du 2014an.