tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Sailak eta filmak
César Chávez
Perlak
CÉSAR CHÁVEZ
Foto: Otro - SSIFF
Diego Luna
Foto: Gari Garaialde
Diego Luna
Foto: Gari Garaialde

Diego Luna zuzendari eta aktore txalotuak aurkeztuko duen pelikulak César Chavezen ibilbidea jasotzen du ‒borroka, erresistentzia eta bukaerako garaipena‒, sinesten zuenagatik bizia arriskatuz bidean milaka pertsonaren inspirazio-iturri bilakatu zen familia-gizonaren ikuspegi pertsonalaren bitartez. César E. Chávez 60ko hamarkadako eskubide zibilen aldeko mugimenduen artean pertsona gogoangarria izan zen; izan ere, milioika langile amerikarren eskubideen alde borrokatuz, Ameriketako Estatu Batuetako historiako indarkeriarik gabeko protestaldi luzeena egin zuen. Baserriko langile izan eta ordain eskas baten truke landa eremuko lan-baldintza ankerrak nozitu ondoren, zapalduentzat etorkizun hobea lortzearen alde egiten eman zuen bere bizitza. Aurtengo Berlingo zinema-jaialdian aurkeztu dute.

BIOGRAFIA

Diego Lunak aktore gisa ibilbide zabala egin du. Alfonso Cuarónen Y tu mamá también filmarekin (2001) nazioarteko sona bereganatu zuen. Zinema-zuzendari gisa, Julio César Chávez boxeolariari buruzko dokumental bat egin zuen, J. C. Chávez (2007) eta bere fikziozko lehenengo film luzea Abel (2010) izan zen. Horrekin, urte bereko Donostia Zinemaldiko Horizontes saria lortzeaz gain, filma Canneseko Sail Ofizialeko emanaldi berezi batean aurkeztu zuen. César Chávez, nekazari sindikalista mitikoaren bizitzari buruzko filma, Berlingo zinema-jaialdiko Berlinale Special sailean aurkeztu du 2014an.

FITXA
Zuzendaria
Diego Luna
Gidoia
Keir Pearson, Timothy J. Sexton
Ekoizpena
Mr. Mudd (USA), Participant Media (USA)
Argazkia
Enrique Chediak
Muntaketa
Miguel Schverdfinger, Douglas Crise
Musika
Michael Brook
Antzezleak
Michael Peña, America Ferrera, Rosario Dawson, John Malkovich, Jacob Vargas, Wes Bentley
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Salmentak
Mundial
Zacatecas 142-A, Col. Roma México D.F., CP 06700
Mexiko
Iraupena
98 m.
Herrialdea
Mexiko - AEB
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea