tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Sailak eta filmak
Finding Fela
Zabaltegi
FINDING FELA
Foto: Otro - SSIFF

Oscar sari baten irabazlea den Alex Gibney zuzendariak Fela Anikulapo Kuti ospetsua, afrobeat mugimendu musikalaren sortzailea, aztertu du bere dokumental berrian. Haren bizitzaren, musikaren eta herri zapalduen eskubideen defendatzaile gisa izan duen garrantzi politikoaren ingurukoa da filma. Nigeriak demokraziaranzko bidea hartzea eragin eta mundu osoan politika panafrikanista bultzatu zuen.

BIOGRAFIA

Alex Gibneyk film luze dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen Taxi to the Dark Side filmarekin (2008), baita Gidoilarien Sindikatuaren gidoi onenaren saria ere. 2006an, Enron: The Smartest Guys in the Room filmarekin (2005) Oscarretarako izendatu zuten eta Independent Spirit saria lortu zuen. Catching Hell filma (2011) kiroleko Emmy baterako izendatu zuten. Mea Maxima Culpa: Silence in the House of God filma (2012) Oscarretarako lehen hautaketan hartu zuten eta hiru Primetime Emmy sari lortu zituen 2013an. Honako lanak ere egin ditu: Park Avenue: Money, Power and the American Dream (2012) eta We Steal Secrets: The Story of WikiLeaks (2013).

FITXA
Zuzendaria
Alex Gibney
Ekoizpena
Jigsaw Productions
Jack Gulick, Alex Gibney
Argazkia
Maryse Alberti
Muntaketa
Lindy Jankura
Musika
Fela Anikulapo-Kuti
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Salmentak
Dogwoof
Ground Floor 19 - 23 Ironmonger Row London EC1V 3QN
Erresuma Batua
Iraupena
119 m.
Herrialdea
AEB
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea