Mundu mailako estreinaldia
Kreolera da Ginea Bissauko herritar gehienek erabili ohi duten hizkuntza. Hala ere, ez da hizkuntza ofiziala. Hainbat belaunalditako musikari eta idazleek beren hizkuntza aukeratzeko arrazoia azalduko dute, beren lanen bitartez.
Gorka Gamarra Zuzenbidean lizentziatu zen, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Louvain-la-Neuveko Unibertsitate Katolikoan (Belgika) Nazioarteko Zuzenbideko masterra egin zuen. Azken hamar urteetan, gobernuz kanpoko eta nazioarteko erakunde askorentzat lan egin du, gatazken osteko egoeran dauden herrialdeetan, adibidez: Ruandan edo Ginea Bissaun. 2009an, Ruandako biktimen eta borreroen arteko adiskidetzeari buruzko Umurage dokumentala egin zuen; zuzendari eta gidoilari gisa sortutako lehenengoa. Dokumental hori Donostia Zinemaldiko Zinemira sailerako aukeratua izan zen.