Oarsoaldeko OKUPA mugimenduari buruzko dokumentala. Herri-imajinarioak OKUPA mugimenduarekin lotzen dituen estereotipoen atzean errealitate konplexu bat dago; gure irudipenen arabera historiak baztertuta zeuzkan ideologia eta bizimodu batzuetara atzera egitera garamatzan errealitate aberatsa.
Goiz batean, dantzari bikote bat institutu bateko ikasgela batean agertuko da. Astelehena da eta nerabeei agertokira igo eta dantzatzeko bost egun dauzkatela iragarriko diete. Aste bat gauzak aldatzeko. Epea laburra da, baina erronka, handia: munduak geldiarazten gaituenean, pertsonak mugiaraztea. Wilfried Van Poppel eta Amaya Lubeigt dira koreografoak. Gizona, herbeheretarra; emakumea, donostiarra.
Mundu mailako estreinaldia
Haitin, zonbifikazio-sistema bat dago. Diotenez, zerbait gertatzekoa bada benetan gertatuko da eta inork ezin du eragotzi. Celeur artista buduaren inspirazioaz baliatzen da bere eskulturak sortzeko. Karibeko uharte horretako errealitate konplexuaren islak dira.
Mundu mailako estreinaldia
Kreolera da Ginea Bissauko herritar gehienek erabili ohi duten hizkuntza. Hala ere, ez da hizkuntza ofiziala. Hainbat belaunalditako musikari eta idazleek beren hizkuntza aukeratzeko arrazoia azalduko dute, beren lanen bitartez.
Biarritzeko Malandain Balletak koreografia berria estreinatuko du, Versalleseko jauregian, Euskadiko Orkestrak zuzenean interpretatutako musikarekin. Dokumentalak obra berri honen prestaketa jasoko du, ballet konpainia baten eta orkestra sinfoniko baten sorkuntzaren egunerokoaren barruko jarraipena eginez, ikusleak ezagutzen ez duen alderditik: giza-alderditik.
Néstor Basterretxea artista polifazetikoaren bizitzari eta lanari buruzko dokumentala da. Bidaia horretan, bere izaera eta lan-molde berezia ezagutuko ditugu, baita XX. mendeko kulturan eta arte garaikidean izan duen eragina ere.