Seme nerabeari aurre egin ezinik, amak delitu txiki bategatik salatuko du. Baina nerabe baten bizitzak ezin du baldintzapeko askatasunaren mende egon. Benetako gertaeretan oinarritua.
Juris Kursietis Zinema Zuzendaritzan espezializatu zen, Northern Media Schoolen (Erresuma Batua). Bere karrera-amaierako Will Have It Tomorrow pelikulak (2008) ikusleen interesa piztu zuen, bai Erresuma Batuan bai Letonian. Orduz geroztik, Letoniako pelikula batzuetan zuzendari-laguntzaile gisa lan egin du. Horrez gain, The Escape from Cuba film luze dokumentala eta bi erdimetraje dokumental, January 13th eta Hackers, zuzendu ditu. Halaber, publizitatean lan egin du, Martini Asti, Swedbank, TV3, Viasat, StarFM, Merrild eta askoz marka gehiagorentzat iragarkiak zuzentzen. Modris bere fikziozko lehenengo film luzea da.