Bulgariako herri txiki batean, Nadezhda irakasle gaztea bere ikasgelan lapurreta egiten duen ikaslea harrapatu nahian dabil, zer dagoen ondo eta zer gaizki erakusteko asmoz. Baina mailegatzaileekin zorpetzean, nola jakin ahal izango du berak zein den bide zuzena? Zerk bihurtzen du pertsona zintzo bat gaizkile?
Kristina Grozevak eta Petar Valchanovek Zinema Zuzendaritza ikasi zuten, Sofiako NATFAn (Bulgaria). Bere film laburrak nazioarteko zinema-jaialdi askotarako aukeratuak eta sarituak izan dira, besteak beste, Clermont-Ferrand, Busan eta Bruselakoetarako. Jump (2012), biek zuzendutako film labur berriena, 2013ko Europako Zinema Sarietarako hautagaia izan zen, eta urte horretan bertan, Bulgariako Zinemaren Akademiaren film labur onenaren saria jaso zuen. Urok / The Lesson bere lehenengo film luzea da.