tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Fernando Bovaira
Fernando Bovaira
Presidentea
 

Castelló-n jaio zen, 1963an, eta Espainiako zinematografiako pelikula arrakastatsuenetako batzuen burua izan da: Alejandro Amenábarren Los otros (2001) eta Mar adentro (2004; ingelesa ez beste hizkuntza batean egindako pelikula onenaren Oscar saria jaso zuen, 2005ean), Javier Fesserren La Gran Aventura de Mortadelo y Filemón (2003), Julio Medemen Lucía y el sexo (2001) eta José Luis Cuerdaren La lengua de las mariposas (1999) filmeena, besteak beste.

Sogecableko edukien zuzendari nagusi gisa aritu ondoren, 2007an MOD Producciones sortu zuen eta bere lehen ekoizpena Alejandro Amenábarren Ágora izan zen (2009). Canneseko zinema-jaialdian aurkeztu zuten eta urte hartan Espainiako film arrakastatsuena izan zen.

Orduz geroztik ekoitzi dituen lanen artean, Alejandro G. Iñárrituren Biutiful (2010; Canneseko zinema-jaialdian gizonezko aktore onenaren saria Javier Bardemi eman zioten eta ingelesa ez beste hizkuntza batean egindako pelikula onenaren Oscar sarirako hautagaia izan zen) eta Crematorio telesaila, Canal+-erako (2011n, urteko telesail onenaren Ondas saria eman zioten). Oraintsuago, Manuel Martín Cuencaren Caníbal (2013) eta Oskar Santosen Zipi y Zape y el Club de la Canica (2013) ekoitzi ditu; biak iazko Donostia Zinemaldian aurkeztuak.

Orain, Regresión filmaren postprodukzioarekin ari da Fernando Bovaira; Amenábarren generoko pelikula berri irrikatua, Ethan Hawke eta Emma Watson protagonista dituela.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea