tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Eric Khoo
Eric Khoo
 

Eric Khoo zuzendari saritua Zhao Wei Films/Gorylah Pictures ekoizpen-etxeko burua da. Singapurreko zinema-industria suspertzearen eta herrialde hori 1995etik zinemaren nazioarteko mapan kokatu izanaren meritua berea dela esaten dute. Horregatik, bikaintasuna lortu duten artistei gorazarre egiten dien Singapurreko Kultur Domina eman zioten.

Bere pelikulak zinema-jaialdi garrantzitsuenetan –adibidez, Berlin, Venezia eta Cannes‒ aurkezteko gonbidapena jaso zuen lehenengo singapurtarra izan zen.

Horietako bat, My Magic, 2008ko Canneseko zinema-jaialdian Urrezko Palmorrirako lehiatu zen.

Frantziako Kultura Ministerioak Arteen eta Letren Ordenaren Zaldun izendatu zuen Khoo. Gainera, Phaidon Booksek argitaratutako Take 100. The Future of Film: 100 New Directors liburuan barne hartu zuten.Parisko Pompidou zentroak atzera begirako bat eskaini zion, eta 2010ean, Locarnoko zinema-jaialdiko presidente izan zen.

2011n animaziozko lehenengo pelikula aurkeztu zuen: Tatsumi. 64. Canneseko zinema-jaialdiak aukeratu zuen eta Ameriketako Estatu Batuetan estreinatu zuten, New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan (MoMA).

Khoori, halaber, Rotterdameko zinema-jaialdiko epaimahaiburu izatea proposatu zioten, baita Hong Kongeko 2012ko Asiako Zinemako sarietakoa eta 2013ko Puchongo Fantasiazko Zinema Jaialdikoa izatea ere.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea