tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Nastassja Kinski
Nastassja Kinski
 

Nastassja Kinski Berlinen jaio zen. Nerabezaroan modelo gisa lan egiten hasi zen eta zineman Wim Wendersen eskutik debutatu zuen, Falsche Bewegung (Itsu-itsuan) filman, 1975ean. Pantailan jarraituz, Wolfgang Petersenek zuzendutako Reifezeugnis (1977) telefilmean eta Alberto Lattuadaren Cosi come sei (1978) filmean rol garrantzitsuak jokatu zituen, Marcello Mastroiannirekin batera.

Ospea Roman Polanskiren Tess (1979) filmeko protagonistaren antzezpenari esker lortu zuen. Horrekin, urteko izar berriaren Urrezko Globoa eta Zesar sarietarako izendapena lortu zituen. Une horretatik aurrera, zinema-panoramako emakumezko aktore arrakastatsuenetakoa bihurtu zen Nastassja. Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan egin zuen bere ibilbidea, zinemagile eta aktore garrantzitsuekin: Francis Ford Copppolarekin One from the Heart lanean (Bihotzetik sortua, 1982) eta Paul Schraderrekin Cat People-n (1982; protagonista izan zen, Malcolm McDowellekin batera); James Tobacken Exposed lanean (Arriskuan, 1983) Rudolf Nureyev eta Harvey Keitel antzeztaldeko kide gisa izan zituen; Jean-Jacques Beneixen La lune dans le caniveau filmean Gerard Depardieu eta Victoria Abrilekin lan egin zuen; Howard Zieffen Unfaithfully Yours komedian (1984) Dudley Moorekin bikotea osatu zuen; Jodie Foster eta Rob Lowerekin batera Tony Richardsonen The Hotel New Hampshire (1984) lanean parte hartu zuen, eta Andrei Konchalovskyren zuzendaritzapean Maria's Lovers (1984) laneko protagonista izan zen, Keith Carradine eta John Savagekin batera.

Wim Wendersekin berriz lan egin zuen, zuzendariaren pelikula goretsienetako batean, Paris, Texas-en (1982), Cannesko Zinemaldian Urrezko Palmorria irabaziz, eta geroago, In weiter Ferne, so nah!-en (1993). German Film Awards jaialdian emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen, Peter Schamoni aberkidearen Frühlingssinfonie (1983) filmean egindako antzezpenagatik. Europako beste zuzendari garrantzitsu batzuekin ere lan egin du, adibidez: Jaques Deray (Maladie d'amour, 1987), Monica Teuber (Magdalene, 1988), Lina Wertmuller (In una notte di chiaro di luna,1989), Paolo eta Vittorio Taviani (Il sole anche di notte, 1990), Andrey Eshpay (The Insulted and the Injured, 1991) –Nikita Mikhalkovekin batera– Michael Winterbottom (The Claim, 2000) eta Éva Gárdosekin (An American Rhapsody, 2011). Horrekin batera, Edoardo Pontiren Il Torno di notte lo fanno le stelle (2012) filmeko protagonista izan zen, Tribecako Zinemaldiko film labur onenaren saria irabaziz.

Nastassjak Ameriketako Estatu Batuetako ibilbidean ere hainbat izarrekin lan egin du, kasu honetan Hollywoodekoekin: Charlie Sheen eta James Gandolfinirekin Deran Sarafianen Terminal Velocity lanean (1994); Robin Williams eta Billy Cristalekin Ivan Reitmanen Father's Day-n (1997); Wesley Snipesekin One Night Stand-en (1997), Mike Figgisen agindupean, eta Ben Stillerrekin Neil LaButteren Your Friends & Neighbours (1998) lanean.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea