tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Sariak eta Epaimahaiak > Horizontes Sariaren Epaimahaia > Nuria Vidal
Nuria Vidal
 

Mexikon jaio zen, 1949an. Zinema-kritikaria eta idazlea da. Time Out Barcelona eta Fotogramas aldizkarietan aldiro argitaratzen ditu artikuluak ‒azken horretan, 1986tik kolaboratzen du‒. Zinemari buruzko telebista-saio batzuetan lan egin du, esaterako: Cinema 3 eta Código Cine-n. BTVko Ultima sessió programako zuzendaria izan da (2002). 2004ko Forumerako Cantonades Viscudes ikus-entzunezko lana zuzendu zuen, Mariona Omedesekin batera. Manuel Huergak zuzendutako Y el cine marcha dokumentalaren gidoia idatzi zuen, Amnesty International erakundearen enkarguz, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 60. urteurrenaren oroitzapena egiteko. Hilari M. Pellicé-ren Stupor Mundi, Una aproximación a la obra de Ramón Herreros dokumentala (2013) koordinatu zuen.

2008tik, Zinemako Kritikari buruzko eskolak ematen ditu ESCACen. Zinemari buruzko hogeitik gora liburu idatzi ditu, besteak beste, lehena, Escenarios del crimen (2004), Pedro Almodóvarri buruzkoa, eta La vuelta al mundo en 20 festivales (2006). Bi berrienak 2012koak dira: Maribel Verdú eta Blancanieves, la película.2011n, lehenengo eleberria argitaratu zuen: La piedra negra.

Zinema-jaialdi batzuetan hainbat ardura motatako lanak egin ditu: Sitgeseko jaialdiko prentsaburua izan da (1994-1997); Donostia Zinemaldiko Zuzendaritza Batzordeko kidea (1998-2006); eta Berlinaleren Espainiako ordezkaria (2007-2012). Horrez gain, nazioarteko zinema-jaialdi batzuetan parte hartu du (Turin, Pesaro, Gijón, Verona, Las Palmas, Oporto), ziklo tematikoen programatzaile eta liburuen koordinatzaile gisa. 2010eko urtarriletik, zinemari buruzko honako blog hau dauka: http://nuvidal.blogspot.com

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea