Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Zinemaldiaren Egunkaria > Bakardadeari buruzko hiru istorio ezagun
Zinemaldiaren Egunkaria » ZUZENDARI BERRIAK
Bakardadeari buruzko hiru istorio ezagun
UNA NOCHE SIN LUNA
Igandea, 2014(e)ko irailak 21

Urteberri-gauan, hiru pertsonaia bakarti Uruguaiko landa-eremuko herrixka galdu batera iritsiko dira, eta han, beren patua aldatzeko aukera izango dute. Maitasunari, bakardadeari, aukerei eta denboraren joanari buruzko filma da Una noche sin luna.

Germán Tejeira uruguaiarra Daniel Melingo musikariaren kontzertu batera joan zen Montevideon. Eszenatokianargia joan zen arren, abeslari argentinarra kantatzen jarraitu zuen eta bertan sortu zen giro goxo eta politaren ondorioz sortu zen proiektu hau: “Izugarri hunkigarria izan zen, eta ilunaldi horren inguruan sentitu nuen Una noche sin luna filmaren gidoiaren hasiera. Izenburu berbereko abesti bat du Danielek eta nahiz eta bera aktore ez izan, nik beti ikusi izan dut oso pertsonaia zinematografiko bezala”. Germanek ez zuen Melingo ezagutzen baina Buenos Airesera abiatu zen hura ezagutzera eta bion artean berehala sortu zen kimika. “Abeslari argentinarra gabe proiektuak ez baitzuen zentzurik”, dio zuzendariak.

Roberto Suárez eta Marcel Kerogliánekin lan egin izan du eta lagunak ditu, beraz zuzenean beraiek zituen buruan beste bi protagonisten gidoia idazterako orduan, nahiz eta oraindik ez jakin haiek proiektua onartuko zuten ala ez: “Nik ez dut kastinetan sinesten. Oso bidegabea iruditzen zait 10 minututan aktore baten lana neurtzea. Nahiago beraien lana antzerki eta zinean ikusi eta honela erabakitzea egokiak diren ala ez. Honela gainera, gero oso erraza iruditzen zait beraiekin lan egitea, nahiz eta kasu honetan hiru aktoreak oso desberdinak izan. Roberto oso obsesiboa da bere lanarekin, antzerki teknika izugarria du, Marcel ordea, oso intuitiboa da eta sekulako freskura dauka, eta Daniel pertsonaia musikala da eta historia berarentzat pentsatuta zegoenez, ba dena ezin hobe!”.

Una noche sin luna filmaren gaia, bakardadea dugu, urteko azken gauean jende askok sentitzen duen bakardade horretan kokatuta. Hori bai, istorioak Uruguaiko landa-eremuko herrixka batean kokatzen ditu Germanek: “Atzo lehendabizikoz filma jendaurrean proiektatu genuen eta izugarria izan zen. Egia da adibidez gu urteko azken gau hori beroarekin bizi dugula eta zuek, europarrak, hotzarekin, baina gau horretan pertsona batek senti dezakeen bakartasuna mundu-mailako gaia da, bakardadea gai unibertsala da”.

Gidoilari, zuzendari eta ekoizlea den uruguaiar honen lana datorren urtean estreinatuko dute Uruguaien, aurten hauteskunde nazionalak daudelako eta ez da urte egokia, baina Donostian amaitu eta Zuricheko zinemaldira doa zuzenean Ilargirik gabeko gaua.

N.A.

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea