Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Zinemaldiaren Egunkaria > Borrokalari bakezale nekaezina
Zinemaldiaren Egunkaria » PERLAK
Borrokalari bakezale nekaezina
CÉSAR CHÁVEZ
Igandea, 2014(e)ko irailak 21

Ez genuen César Chavezen bizitza ezagutzen, ez haren borrokaren garrantzia gogoratzen ere. Eta horregatik, eskertzekoa diogu Diego Luna aktore eta zuzendari mexikar gazteari 60ko hamarkadaren bigarren erdialdean AEB eta Mexikoko mugaldean langilegoaren eskubideak aldarrikatzeagatik ia bizitza ere eman zuen pertsonaia miresgarri haren bizitza film batean bildu izana. Lan txukuna egin du, gainera.

Chávez gazte kaliforniarra, bera bezala EABetan bizi ziren jatorri mexikarreko langileen zapalketa ezin jasanik, emaztea eta seme- labekin Delano izeneko hirian kokatuko da eta handik bertatik hasiko du urtetako borroka. Langileen sindikatua sortu, zapalketaren aurkako martxak eta hainbat greba antolatu, txiroei lagundu, zapalduei babestu… Guztiak egin zituen, beti ere giza eskubideen alde. Baina Chavezek ez zuen bortizkeriarik onartzen, ziur zen bazela aldarrikatzeko beste modurik, modu bakezaleak bazirela, alegia. Eta hain zuzen, indarkeriarik gabeko aldarrikatzeagatik borroka defendatuz bizi izan zituen urte haiek. Indarkeria ukatuz, hilabete osoko gose greba egin zuen, eta aurrerago, enpresa zapaltzaileei aurre egiteko modu baketsu onena zelakoan, haien produktuei boikota egitea proposatu zuen, Eta egitasmoa arrakastaz zabaltzea lortu ere. Izan ere, AEBetatik haratago, Europan ere milioika biztanlek bultzatu zuten boikota.

Lunak oraingoan ez du kameraren aurrean jarri nahi izan. Berak Michael Peña eta gurean ezagunagoa den America Ferrera ipini ditu, bai eta hain maitea dudan John Malkovich aldaberari bigarren mailako rola eskaini ere. Guztia, zuzendaritzaz soilik arduratu ahal izateko. Ez baitzenerraza: figurante pila behar dituen sekuentziez josia dago, gertakari errealetan oinarritu izanagatik historiarekiko leialtasuna zaintzea eskatzen zuen, eta gainera, 60ko hamarkadan garatzen denez, behar bezala girotu beharra zegoen.

A.M.

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea