tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Zinemaldiaren Egunkaria > Japongo animazioaren mekara bisita
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI
Japongo animazioaren mekara bisita
THE KINGDOM OF DREAMS AND MADNESS
Astelehena, 2014(e)ko irailak 22

Manga-animaziozko filmen sortzaile garrantzitsuenak euren eguneroko lanordu amaigabeetan nola aritzen diren erakusten duen dokumental luze honek –luzeegia, agian– Ghibli estudioa barnetik ezagutzera gonbidatzen gaitu. Hantxe, Hayao Miyazaki animazioaren maisua topatuko dugu, buru-belarri lanean, lan eta lan beti, ia erotzeraino lanean.

Mami Sunada zuzendari gazteak etxeko kamera batekin hartu dituela diruditen eszena amaigabeen bitartez, Miyazakiren egunerokotasuna gertu-gertutik jarraituko dugu, itxuran garrantzirik ez duten xehetasun txikienak barne. Goizeko ariketa fisikoak, bere idazkariarekin egiten dituen txantxak, edota marrazkiakzuzenean poliki-poliki eta kontu handiz egiten dituen bitartean. El viaje de Chihiro, La Princesa Mononoke eta besteak beste Ponyo en el acantilado arrakastatsuen egilearen alboan, lankide eta ezinbesteko kolaboratzaile diren Suzuki eta Nishimura ekoizleak ezagutuko ditugu, besteak beste. Bulegoan bilduta, hurrengo filmerako finan-tzaketa estrategiak antolatzen… Sunadak, beti ere presarik gabe, minutu dexente zuzentzen dizkio, adibidez, Ghibliko erregea den Ushiko katu zaharrari.

Lantokia eta langileak aurkeztu ondoren, haien lan egiteko moduak xehetasun guztiz erakutsi dizkigunean, dokumentalak Miyazakiren azkena izango omen den The Wind Rises filmarengan jartzen du arreta. Making of-a izango balitz bezala, film horren sortze, garapen eta amaitze prozesu luzeak biltzen ditu, Aldi berean, Isao Takahata animazio japoniarraren beste maisuak, Zinemaldiak hilaren 26an eskainiko duen The Tale of Princess Kaguya-ren egite prozesuko hainbat une biltzen du. a.m.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea