tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Zinemaldiaren Egunkaria > Gai sakonen atzean urkitu dezakegun umorea
Gai sakonen atzean urkitu dezakegun umorea
Negociador
Astelehena, 2014(e)ko irailaren 22

Estiloan, erritmoan eta tonuan, aurretik egindako lanetatik urruti dagoen tragikomedia batekin dator Borja Cobeaga Zinemaldira aurten. ETArekiko negoziazioetan Espainiako Gobernuaren mintzaide gisa aritzen den euskal politikaria da Ramón Barea donostiarraren Negociador filmean.

“Azken boladan egin izan ditudan komedia erromantikoetatik alde egin eta komedia siku bat egiteko gogo itzela nuen. Aldez aurretik egindako film labur batzuen tonua errekuperatu, Eramos pocos lanaren antzera. Bat-batean Jordi Évoleren ‘Salvados’ saioan, Jesús Eguiguren ikusi nuen negoziazioa bezalako gai serio honen inguruan gertatu zitzaizkion detaileez hitz egiten. Oso gauza bitxiak kontatu zituen. Ezin zuen kreditu txartela erabili eta kebab-ak jaten pasa zituen egunak eta prozesuan bitarteko lanak egiten ari ziren norvegiarrek ETA-ren solaskide zela uste izan zuten egun hartan zeraman janzkeragatik”, dio Cobeagak. Donostiarrak asko irakurri zuen gaiari buruz, baina gero, hortaz aldendu nahi izan zuen. Ez zuen politikaz hitz egin nahi. Istorioa ez da kronika bat, guztia berak asmatu du gidoirako.

Badaki gai honen inguruan komedia bat egitea jendeari gogorra iruditu dakiokeela, baina berak ez du barre algarak eragin nahi, komedia gisa hasten ez den filma da Negociador, baina egoera askoren absurdoek komedian bilakatzen dute. Politika alde batera utzi eta etxean ibiltzeko pelikula bat egitea nahiizan du Cobeagak. Horretarako pertsonaia bakarti eta obsesiboa sortu du, errealitatean gertatu ez zen bezala. Pertsonaiaren detaileak interesatu zaizkio, ez politika.

Jendearen erreakzioak beldurra ematen dio, baina epaitu aurretik jendeak pelikula ikustea nahi du: “Behin ikusiz gero, nik uste filmaren giza alderdia nabarmentzen dela politikaren gainetik. Lurralde honetan azkeneko 40 urteetan gai garrantzitsuena izan den negoziazio horretan, detaile txikien garrantzia azpimarratu nahi izan dut. Ez dut polemikarik bilatu nahi eta ez dut film politikoa egin nahi izan, baina ulertu dezaket norbaitek pelikula ikusi gabe entzuten badu 8 apellidos vascos-en gidoigilea eta Pagafantas- n zuzendariak gai honi buruz komedia bat egin duela, guztiari batere graziarik ez ikustea”.

Fe de etarras proiektuari buruz galdetzen diogunean lehendabizi jendeak Negociador filmarekin duen erreakzioa ikustea nahi duela erantzuten digu. Gainera, ez du euskal gatazkari buruz film bat bestearen atzean egin nahi, nahiz eta une egokia iruditzen zaiola aitortu: “Franco hil zenean ere, gerrate zibilari buruzko hamaika film egin zituzten, kontatzeko gauza asko zeuden eta antzerako zerbait gertatzen da gai honekin ere. Urte asko pasa ditugu jendeak zein egunkari zeraman arabera, alde baten edo bestean kokatzen, eta horrek ere bere grazia dauka, edo nik behintzat ikusten diot. Akaso nire umore partikularra izango da”. n.a.

 
Borja Cobeagak Donostiako alde zaharrean kokatu ditu filmeko eszena asko.
Borja Cobeagak Donostiako alde zaharrean kokatu ditu filmeko eszena asko.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea