Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Zinemaldiaren Egunkaria > Bi argentinarren adiskidetasunaren emaitza
Zinemaldiaren Egunkaria » HORIZONTES LATINOS
Bi argentinarren adiskidetasunaren emaitza
JAUJA
Asteartea, 2014(e)ko irailak 23

Lisandro Alonso eta Viggo Mortensen Toronto zine jaialdian ezagutu zuten elkar, orain dela sei urte. Ongi konektatu zuten eta proiektu bat elkarrekin egiteko unea aurkitzen saiatu ziren. Jauja izeneko filma da emaitza, zuzendari argentinarraren bosgarren luzemetraia. Mortensenen laguntzari esker errazagoa izan zen proiektua aurrera eramatea eta gainera, protagonista izateaz gain, pelikularen soinu banda osatu egin du aktoreak.

Jauja pelikula egiterakoan aldaketa nabarmena egin du Lisandro Alonsok bere filmografian: fantasia ukituak dituen bere lehengo historia da: XIX. mendearen bukaeran, Danimarkatik Argentinako Patagonian heldu berria den Dinesen Kapitaina (Mortensen) bere alabaren desagerpenari egin behar dio aurre. Hango itsaso iluna, basamortu amaigabeak Alonsok arrotza bezain ahalguztiduna erakusten du Natura. Elkarrizketa motzak eta isilune ugari erabiliz, gizon bakarti baten bidaia kontatzen digu Alonsok, aurten Cannes Jaialdian FIPRESCI saria lortu zuen bere pelikulan. Libertad (2001), Los muertos (2004), Fantasma (2006) eta Liverpool (2008) dira zuzendari argentinarraren filmografia osatzen duten pelikulak.

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea