tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Zinemaldiaren Egunkaria > Titiburuen metafora
Titiburuen metafora
TARASHIME/BIRTH-MOTHER
Astelehena, 2015(e)ko irailaren 21

“Zergatik adoptatu ninduzun?”. Galdera, hasteko, gorputz zahar bati komunean. Gorputz bat biluzik, biluzik bere adierarik zabalenean. Biluzik baineran, biluzik kameraren aurrean, biluzik kameraren atzean dagoenak egiten dizkion galderen aurrean. Gorputz hutsa, gihar zahartu eta eroriak, orbanez betetako azal horixka, makillajerik eta apaingarririk gabeko mapa xehetasunez beteta. “Zergatik adoptatu ninduzun?”. Japoniako zinemagile feminista gisa aurkezten dute Naomi Kawase.

Japoniako zinemagile naturalista gisa aurkeztu beharko lukete. Errealista, zuzena, apaindurik gabea. Gidoian sotilki txertatutako poesia bakan batzuek hausten dute, soilik, filmeko pertsonaien eta gure artean kristal txiki bat besterik ez dagoenaren sentsazioa.

“Abortu bat izan nuen”, dio gorputz biluziak, baineraren ur zikinetik ateratzen ari delarik. “Eta zure amak ez zuen ondo pasatu, laguntza behar zuen”. Gorputzaren orbanen artean bi titiburu txiki baina tente, harro oraindik 90 urteko gorputz horretan. Bi titiburu fresko, tantak darizkiela. “Eta bularrak zupatu nizkizun? Bularra eman zenidan, amona?”. “Jakina”.

Bular hurbilak, bular zuzenak. Gero eta hurbilago kamera, gero eta hurbilago bularrak, gero eta detaile gehiago. Gero eta benetakoagoa dena.

Hurbiltasunak harremana baitakar.

Hurrengo eszenan, amonari kontu eske ari da kameraren atzean dagoen emakumea. Nola esan zion behin eta berriro, eta ez burua joaten hasi zitzaionean, ez, baizik eta askoz lehenago ere bai, aitona hil zenean hain zuzen ere, nola esan zion ea zergatik ez zen itzultzen amarengana, hobeto egongo zela han. Zergatik bota zion horrelakorik, nori eta berari, bere alabari. Zergatik, amona?

Hurbiltasunarekin jokatzen du zuzendariak bere bizitzaren laburpen hunkigarria egiteko. Eta hurbiltasunaren irudi gisa, bularrak: seme jaio berria lo dagoen bitartean, amonak erakutsi egiten ditu bularrak eta bularraren azpiko orbanak; zuhaitz kimatzen hasiak eta kamel ia loratu berriaren harrotasuna ere titiburuen metafora gisa erakusten ditu kamerak. Bizitzaren metafora dira titiak, azken finean; loraldia, gorputzetan eta landareetan; loraldia baita amonaren heriotza hurbilaren aurrean ere.

Pozik zaude, amona? Bai, eta zuk ere pozik egon beharko zenuke ume zoragarri honekin.

Zuzendariaren beraren erditzearen irudi zuzenek sakondu egiten dute ideia horretan: bizitza etengabe berritzen dela. “Badakizu, ume? Zu eta biok lotzen gintuena odol zati bat zen. Odol zati epel bat”.

ALBERTO BARANDIARAN

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea