tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Zinemira Saria > Karmele Soler
Karmele Soler
 

Karmele Soler Donostian jaio zen. Aita futbolari profesionala zuen, eta ama estetizista; hark kutsatu zion makillajerako zaletasuna. Oso gazterik hasi zen eta irakasle handiak izan zituen. Jaioterrian ikasi zuen estetika, eta bi urte geroago Madrilera jo zuen, Juan Pedro Hernández makillatzailearekin makillaje profesionala ikastera Estudio 24n. Alfredo Landaren eskutik Romana González makillatzailearen merezidun izatea lortu zuen José Luis Garciren Sesión continua (1984) filmean. Geroago, Zinemarako Makillajea espezialitatea egin zuen Pariseko Societé Française de Maquillage delakoan. Bere lehen pauso profesionalak Miramoneko ETBren estudio hasi berrietan egin zituen, eta harrezkero ez dio inoiz etxe horretan lan egiteari utzi.

Makillatzaile gisa zineman 1986. urte inguruan hasi zen, ETBk ekoitzitako lehen filmetan: Hamaseigarrenean aidanez, Andu Lertxundirena, Ehun metro, Alfonso Ungriarena, eta Zergatik Panpox, Xabier Elorriagarena. 1988an Ander eta Yul iritsi zen, Ana Díezena. Eta 1989an, Felipe Vegaren El mejor de los tiempos filmarekin, etxetik kanpo lan egin zuen lehen aldiz. Euskal zineman, nazionalean eta nazioartekoan lanean jarraitu zuen, eta munduko herrialde askorekin eginiko koprodukzioetan jardun zuen makillatzen: Cabo Verde, Maroko, Mexiko, Kolonbia, Bolivia, Argentina, Italia, Norvegia, Nepal, Portugal eta Frantzia.

Zuzendari askorekin lan egina da: Iciar Bollaínen Hola, ¿estás sola? (1995), También la lluvia (2010), Katmandú, un espejo en el cielo (2011) eta El olivo (2015); Pedro Almodóvarren Hable con ella (2002) eta La piel que habito (2011); Julio Medemen Lurra (Tierra, 1996) eta Los amantes del Círculo Polar (1998); Juanma Bajo Ulloaren Alas de mariposa (1991), Ama hila (La madre muerta, 1993), Airbag (1997), Frágil (2004); Joaquin Oristrellen Novios (1999), Sin vergüenza (2001) eta Inconscientes (2004); Achero Mañasen Azaroa (Noviembre, 2003) eta Todo lo que tú quieras (2010); Daniel Calparsororen Salto al vacío (1995) eta Combustión (2013); Daniel Sánchez Arévaloren Azuloscurocasinegro (2006) eta Primos (2011); Manuel Gutierrez Aragónen Cosas que dejé en La Habana (1997); Imanol Uriberen La carta esférica (2007); Pablo Maloren Lasa eta Zabala (2014); Fernando González Molinaren Palmeras en la nieve (2015). Guztira 54 filmetan izan da makillajearen eta ile-apainketaren arduradun.

Goya sarietarako hainbat izendapen jaso ditu: 2002an Noviembre filmagatik, 2003an Inconscientesengatik, 2009an También la lluviarengatik eta Andrucha Waddingtonen Loperengatik. 2012an Goya saria lortu zuen La piel que habito filmari esker. Gaudí sarietarako ere izendatua izan da bitan: Ferran Audíren Lope eta The Frost (2009) filmengatik.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea