tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Filmen izen-ematea > Araudia > Industriaren Zinema Eraikitzen 30 Saria
Industriaren Zinema Eraikitzen 30 Saria
64. Edizioa - 2016
 

Lehena.- Lehiaketaren helburua eta enpresa babesleak

Industriaren Zinema Eraikitzen sariaren helburua Donostia Zinemaldiko Zinema Eraikitzen sailean hautatutako Latinoamerikako fikziozko film luze bat amaitzen laguntzea eta Espainian banatzea da.

Saria eskuratzeko erabat Latinoamerikan eginak diren ekoizpenak izan daitezke hautagai, baita Espainiarekin batera egindakoak ere, baldin eta Espainiaren partaidetza filmaren produkzio osoaren %49 bada gehienez eta oinarri hauen 4. atalean jasotako baldintzak onartzen badira.

Hala, film sarituak hainbat ekarpen jasoko ditu postprodukzioko eta Espainian banatzeko zerbitzuetan. Aurrerago zehaztuko dira, eta honako enpresa babesle hauek emango dituzte: Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm, S.L., Nephilim producciones S.L., No Problem Sonido eta Wanda Vision, S.L.

Bigarrena.- Parte hartzeko eskakizunak eta baldintzak.

Industriaren Zinema Eraikitzen sarirako proiektu hautagaiak aurkezten dituzten ekoizpen-etxeek oinarri hauek onartuko dituzte, muga edo murrizketarik gabe.

Hirugarrena.- Filmak hautatzeko prozedura eta sari-banaketa.

Sail honetako enpresa babesle bakoitzeko (lehen aipatutakoak) ordezkari banak osatutako epaimahaiak film irabazlea zein izango den erabakiko du aukeratutako film guztien artetik, filmok ikusi ondoren eta proiektu bakoitzaren egoera aztertu ondoren.

Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak dira.

Donostia Zinemaldiaren barruan jakinaraziko dute zer filmek irabazi duen.

Laugarrena.- Koprodukzio-kontratua eta partaidetza-kuota.

NEPHILIM PRODUCCIONES, SLk eta saria irabazi duen ekoizpen-etxeak finantza-koprodukzioko kontratua sinatuko dute, enpresa babesle guztien (lehen aipatutakoak) kontura, saritutako filmak Espainiako nazionalitatea lor dezan eta Espainian merkatura dezaten. Kontratuaren testua NEPHILIM PRODUCCIONES, SLk proposatuko du, eta ekoizpen-etxe irabazleak saria onartu eta hiru hilabetera sinatuko da gehienez ere, betiere postprodukzio-lanak hasi baino lehen. Kontratua sinatu ezean automatikoki galduko da saria.

Aipatutako kontratuari jarraiki, NEPHILIM PRODUCCIONES, SL filmaren ikus-entzunezko koproduktore bilakatuko da eta eskubide guztiak izango ditu haren gainean. Horretaz gain filmaren eskubideen % 100 eskuratuko du Espainian –modu esklusiboan– eta Andorran –modu ez esklusiboan–.

Hortaz, NEPHILIM PRODUCCIONES, SLk erabakiko du filma Espainian eta Andorran merkaturatzeko modua, eta bere gain hartuko du egiteko hori.

Ekoizpen-etxe irabazleak filma ustiatzeko eskubideen titularra izatea eta, esandakoaren arabera, NEPHILIM PRODUCCIONES, SLrekin koprodukzio-kontratua sinatzeko gaitasuna duela bermatu behar du. Berme hori hautsiz gero, ekoizpen-etxeak kalteak ordaindu beharko dizkio NEPHILIM PRODUCCIONES, SLri.

Bosgarrena.- Ekoizpen-etxe irabazlearen betebeharrak.

Honako hauek dira ekoizpen-etxe irabazlearen betebeharrak:

  • Sarian aurreikusitako postprodukzio-zereginak egiteko beharrezko materialak saria ematen den urteko abenduaren 15a baina lehen entregatzea.
  • Filmaren hasierako kredituetan Industriaren Zinema Eraikitzen sariaren irabazlea dela aipatzea eta Zinema Eraikitzen – Donostia Zinemaldia logoa jartzea, baita enpresa babesle guztien logoak ere. Horixe bera egin beharko du, halaber, filma sustatzeko eta ezagutarazteko material guztietan (kartelak, webgunea…).
  • Enpresa babesleei filmaren titulua eta filma beren jarduerak sustatzeko eta ezagutarazteko material gisa zuzenean nahiz zeharka erabiltzeko aukera ematea.
  • NEPHILIM PRODUCCIONES etxeari filmaren 30 kartel eta 60 dvd (karatula eta kutxatilarekin) ematea ahal bezain laster, eta, betiere, filma edonon estreinatu eta lau hilabete pasa baino lehen. Ekoizpen-etxeak kartelaren azken diseinua bidaliko du, NEPHILIM PRODUCCIONES, SLk Zinema Eraikitzen sailaren enpresa babesleen logoak behar bezala jarrita daudela gainbegira dezan.

Seigarrena.- Saria babesten duten enpresen betebeharrak.

Enpresa babesleek hurrengo deskribapenaren arabera amaituko dituzte postprodukzio-lanak, betiere saria ematen den urtearen hurrengoko uztailaren 31 baino lehen eta horiek diseinatutako lan egutegiari jarraiki –filmaren ekoizpen-etxeak onartu egin behar du–:

  • DANIEL GOLDSTEIN, SL – Honako egiteko hauek edukiko ditu:
    • Film irabazlearen soinuaren postprodukzioa. Jarraibideak:
      • Dolby nahasketa-gela eta print mastera; 80 ordu, gehienez ere.
    • Entregatu beharreko materialak:
      • Pro Tools saioa, segundoko 24 fotogramatan 5.1 nahasketa bobinako, eta LT RT nahasketa.
      • Pro Tools saioa, segundoko etengabeko 25 fotogramatan 5.1 nahasketarekin etaLT RT nahasketa.
  • DELUXE SPAIN – Honako egiteko hauek edukiko ditu:
    • Negatiboa garbitzea (baldin eta filma pelikularekin errodatu bada eta lan hori beharrezkoa bada).
    • Negatiboa eskaneatzea (Intermediate Digital eta efektu digitaletarako planoen kasuetan)
    • Bezeroak emandako eta itxitako EDLa bereizmen handian egitea.
    • Efektu digitalak, goiburua eta amaierako kredituen rolla.
    • Kolorea zuzentzea; 80 ordu, gehienez.
    • DCP (Digital Cinema Package) masterra lortzea.

    Nazioarteko salmentetarako deliveryak egitea Deluxe Españari esleitzen bazaio, Zinema Eraikitzen Industria Sariaren ekoizpen-etxe irabazlearen bitartekaritzaren ondorioz, kontratazio horri dagokion fakturazioaren % 3ko hobaria emango da. Banatzaileak lan horiek egiteko aurretiko akordioak baldin baditu Deluxe Españarekin, ez da hobaririk emango.
  • DOLBY IBERIA, SL – MPSAean (Motion Picture Service Agreement) barne hartutako zerbitzuak hornituko ditu.
  • KODAK, SA - 35 mm-ko beharrezko materiala jarriko du, lehenengo kopia estandarra lortu arte, bai irudiarena, bai soinuarena.
  • LASERFILM etxea arduratuko da filmaren ingeleseko azpitituluak itzultzeaz, egokitzeaz eta lokalizatzeaz. Zerbitzu horrek barnean hartuko du simulazio-egun bat jatorrizko itzultzailearekin eta azpitituluak filmaren DCPan txertatzea.
  • NEPHILIM PRODUCCIONES, SL – Postprodukzio-lanak koordinatzeaz eta filma Espainian eta Andorran ustiatzeaz arduratuko da, oinarri hauetan aurreikusitakoari eta koprodukzio-kontratuari jarraituta.
  • NO PROBLEM SONIDO, SL - Bandak muntatuko ditu (soinuaren muntaketa).
  • WANDA VISIÓN, S.A. – Film irabazlea Espainiako zinema-aretoetan estreinatzen dela bermatuko du, bai eta dagokion publizitatea egin ere. Filma lehenengo masterra entregatu eta hurrengo hemezortzi hilabeteen barruan estreinatuko da.

Ekoizpen-etxeak bere gain hartutako eta dagokion enpresari eskatutako beste edozer lan, adierazitakoez gain.

 
Industriaren Zinema Eraikitzen 30 Saria

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea