tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Filmen izen-ematea > Araudia > CACI/Ibermedia Tevisión Zinema Eraikitzen Sariaren Oinarriak
CACI/Ibermedia Tevisión Zinema Eraikitzen Sariaren Oinarriak
64. Edizioa - 2016
 

IBERMEDIA TV

IBERMEDIA etxeak NUESTRO CINE/NOSSO CINEMA izenburupean gauzatzen duen programetako bat da. Haren helburua telebistako kate publikoen bitartez Iberoamerikako zinema zabaltzea da.
Edizio bakoitzak urtebete irauten du eta 52 film ematea aurreikusten du. Edizio bakoitzak bilduko dituen filmak Hautaketa Batzorde batek aukeratzen ditu, aldez aurretik. Batzorde hori, bestalde, CACIk (Iberoamerikako Zinematografiako Agintarien Konferentzia) izendatzen du, berariaz, lan horretarako. Ondoren, CACIren Gobernu Arteko Batzordeak behin betiko hautaketa berresten du.

IBERMEDIA DIGITAL

IBERMEDIAren programa berriena da eta IBERMEDIA TVren jarraipen naturala.
Online Plataforma berritzailea dugu IBERMEDIA DIGITAL, eta bere helburua IBERMEDIA TVren ondarea Latinoamerikako kultur-, hezkuntza- edo/eta prestakuntza-erakundeen eskura jartzea da.
Ondare hori osatzen duten filmak herrialdean bertan eta nazioartean eginiko kritikekin batera bidali ohi dira, baita testuinguru historikoaz eta zinematografikoaz, sortzaileekin eginiko elkarrizketez, konferentziez, maisu-eskolez eta Iberoamerikako zinemari buruzko material osagarri ugariz lagunduta ere.
Erabilera mugatuta dago, Programak berak kudeatzen duen sarbideen eta erabiltzaileen kontrol baten bitartez.

CACI/IBERMEDIA TELEVISIÓN ZINEMA ERAIKITZEN SARIA

EKARPEN EKONOMIKOA

HEDAPENERAKO DIRU-LAGUNTZA moduan emandako ekarpena 25.000 USD-koa da fikziozko lanentzat, eta 15.000,00 USD-koa dokumentalentzat.

Filmak jatorrizko hizkuntzan ematen dira, gaztelaniazko eta Brasilgo portugeseko azpitituluekin.

PROZEDURA:

1.- Sari-banaketa:

  • Hitzarmena sinatzea: Baldintza izango da postprodukzio-lanak amaitzeko materialekin batera laborategiko ziurtagiria aurkeztea (Zinema Industriaren Zinema Eraikitzen Sariko Erregelamenduan ezarritakoari jarraiki, saria eman den urteko abenduaren 15a baino lehen). Une horretan sariaren % 30 ordainduko da.
  • Eskubideak lagatzea: Hitzarmenean ezarritako gehieneko lau urteko epearen barruan, eskubidearen jabe denak eman beharko du filma IBERMEDIA TVn eta IBERMEDIA DIGITALen emateko baimena. Baimen hori urtebete lehenago emango da. Une horretan sariaren gainerako % 70a ordainduko da.

Eskubideak honako baldintza hauetan lagako dira, datak egokituta:

IBERMEDIA TV IBERMEDIA DIGITAL
TB publikoan ematea, irekian.

Streaming bidez erreproduzitzea eta komunikatzea.

Edizioa filma ematea aurreikusi den urteko martxoaren 1ean hasiko da, eta hurrengo urteko martxoaren 31ra arte iraungo du.

Edizioa filma Ibermedia TVn eman den urtearen ondorengo urteko martxoaren 1ean hasiko da, eta bost urte geroago amaituko da, otsailaren 28an.

Eskubide ez esklusiboak.

Eskubide ez esklusiboak.

Programari atxikitako telebista-kateek bi aldiz eman ahalko dute film bakoitza.

Streaminga enkriptatuta dago eta hezkuntza/prestakuntza/kultura-erakundeei mugatuta.

Lurraldea: Latinoamerika (Puerto Rico izan ezik).

Lurraldea: Latinoamerika.

2.- Ekoizleak/banatzaileak bidali beharreko materialak:

  • Fimaren masterra, ahal dela bereizmen handian (HD). Halakorik ez bada, beharrezko gutxieneko kalitatea Betacam Digital delakoa izango da; masterra jatorrizko hizkuntzan egongo da, azpititulurik gabe, jatorrizko formatuan eta neurrian (frame/seg), bihurketarik gabe.
  • Elkarrizketen zerrenda.
  • Musika-zerrenda (Music cue sheet).
  • Informazio-fitxa (Ibermedia eredua).
  • Zuzendariaren argazkiak.
  • Filmaren kartela.
  • Halakorik badago, making off-a eta trailerra.

Ez bazara lagapen-eskubideen jabe, mesedez jakinarazi, eta adierazi norekin jarri behar dugun harremanetan.

3.- Komunikazioa:

Sariaren irabazlearen izena Donostia Zinemaldian zehar egingo den Industriaren Zinema Eraikitzen sariaren entrega-ekitaldian jakinaraziko da.

 
CACI/Ibermedia Tevisión Zinema Eraikitzen Sariaren Oinarriak

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea