tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Sariak eta Epaimahaiak > Horizontes Sariaren Epaimahaia > Inma Cuesta
Inma Cuesta
Horizontes Sariaren Epai Mahaia. Presidentea
 

Haurtzaroa Arquillosen (Jaén) eman zuen eta 18 urterekin Kordobara joan zen, Arte Dramatikoko Goi Eskolan ikastera. Lizentzia atera ondoren Sevillan osatu zuen bere prestakuntza eta azkenean, 2005ean, Madrilera joan zen bizitzera. Han, musika-antzerkiaren arloan jarraitu zuen bere prestakuntza.

Lehen aukera garrantzitsua Nacho Canoren eskutik iritsi zitzaion: Hoy no me puedo levantar musikaleko protagonista izan zen. Handik gutxira hainbat telebista-sailetan parte hartu zuen; adibidez, Amar en tiempos revueltos eta Plan América, TVEn. 2009an Margarita Hernandoren papera iritsi zitzaion, Águila roja telesailean. Hainbat denboralditan jokatu du pertsonaia hori eta hari esker Zilarrezko Fotogramas saria lortu zuen telebistako emakumezko aktore onenaren kategorian, baita telebistako antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren izendapen bat ere, Aktore Elkarteak emandako sarietan.

Zinemarako lehen rola Café solo o con ellas (2007) filmean iritsi zitzaion, Álvaro Díaz Lorenzoren zuzendaritzapean. Ondoren, Paul Martínezen El kaserón (2010) eta Daniel Sánchez Arévaloren Primos (2011) etorri ziren. 2011n La voz dormida filmaren protagonista izan zen. Benito Zambranok zuzendua, filmak emakumezko aktore protagonista onenaren Goyarako lehen izendapena ekarri zion.

2011 eta 2013 artean honako film hauek egin zituen: Grupo 7 (2012), Alberto Rodríguezena; Blancanieves (2012), Pablo Bergerrena; Invasor (2012), Daniel Calparsororena, eta 3 bodas de más (2013), Javier Ruiz Calderarena. Azken hori Veneziako zinema-jaialdian aurkeztu zen, eta hari esker Goyarako bigarren izendapena lortu zuen -berriz ere emakumezko aktore protagonista onenaren kategorian-, baita Feroz sarietarako lehen izendapena eta Zilarrezko Fotograma sarietarako izendapen bat ere.

Urtebete geroago Álvaro Fernández Armeroren Las ovejas no pierden el tren filmean (2014) izan zen protagonista, eta Paula Ortizen La novia (2015) filmean ondoren. Hari esker Goya sarietarako hirugarren izendapena lortu zuen eta emakumezko aktore protagonista onenaren Feroz saria irabazi zuen. 2015ean Julieta filmatu zuen, Pedro Almodóvar-en zuzendaritzapean, eta Capitán Koblic, Sebastian Borenszteinen zuzendaritzapean, Ricardo Darínekin batera.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea