Sartu nire zinemaldira Deskonektatu
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Zinemaldiaren Egunkaria > ETA AZKENEAN ILUNTASUNA MUSIKA BILAKATU ZEN
ETA AZKENEAN ILUNTASUNA MUSIKA BILAKATU ZEN
Asteartea, 2017(e)ko irailaren 26

Barbara Albert austriar zinemagileak bizitzaren eta artearen arteko dilema jorratu du bere film berrian. Licht benetako gertakarietan oinarritutako filma da, eta Maria Theresia Paradis pianojotzaile birtuosoak bere itsutasuna sendatzeko mediku baten etxean egingo duen tratamendua kontatzen du. Tratamenduak, ordea, ikusmena itzuli, baina birtuosismo musikala galaraziko dio.

Zuzendariak prentsaurrekoan aditzera eman duenez: “Maria Theresia Paradisi buruz lehenengoz irakurri nuenean, pertsonaiaz berehala maitemindu nintzen. Harrigarria iruditu zitzaidan XVIII. mendeko emakume gazte haren istorioa. Pentsa, jakin ere ez nekien Vienan hari eskainitako kale bat zegoenik”.

“Orduan –hitza urratzen dio Kathrin Resetaris gidoilariak–, Made- moiselle Paradisi buruz arakatzeko eskatu zidan. Nola galdu zuen ikusmena gau batean hiru urte zituenean, nola hozitu zitzaion musikarekiko grina, zer nolako esperimentuak egin zizkioten Mesmer sasimedikuaren etxaldean… Alissa Walser-ek idatzitako nobela oinarritzat hartu genuen, baina xehetasunetan sartzeko, kasua deskribatzen duten hainbat gutunetara nahiz garaiko prentsa-artikuluetara jo behar izan genuen”.

“Kontua da –gaineratzen du zuzendariak–, begien bitartez informazio gehiago jasotzean, bere talentuak atzera egiten zuela. Azken batean, bere erabakia izan zen pianista famatua bihurtzea, bere ikusmenaren kaltetan. Artea aukeratu zuen bizitzaren aldean”.

Barbara Alberten lan honek elementu guztiak dauzka pelikula ona izateko. Oso polita da ikusteko; protagonistaren antzezpenak baditu ñabardurak eta eboluzio interesgarri bat oro har. Baina filmak planteatu nahi duen bizitza eta artearen arteko tentsiotik harago, nabarmentzekoa da 1777ko Vienako giroa birsortzeko zuzendaritza artistikoak egindako ahalegin eskerga: musika klasikoa, jantzi irtirinak, peluka kiribildu horiek, baita rokoko erako hormapaperak ere.

Azpimarratzekoa da, halaber, Maria Dragus protagonistak jokatu duen rol osotara sinesgarria. “Nire papera prestatzeko –azaltzen du – emakume itsu askorekin egon nintzen, ikusmen graduazio desberdinak zituztenak. Batzuek ez zuten deus ikusten, beste batzuek, berriz, pittin bat. Horixe baitzen, izan ere, pertsonaiaren bilakaera irudikatzeko behar nuena. Itsuen modura ibiltzen, begiak mugitzen, ikusi gabe begiratzen ikasi nuen. Eta filmaketan lentillak erabiltzen nituen ikusmena lausotzeko”.

“Eta inork galdetu aurretik zera gaineratu nahi dut: Badakit pianoa jotzen, baina ez oso ondo”, amaitu du esaten Dragusek. 

SERGIO BASURKO
Licht pelikulako taldeak epokako film itxurosoa aurkeztu zuen.
Licht pelikulako taldeak epokako film itxurosoa aurkeztu zuen.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea