Sartu nire zinemaldira Deskonektatu
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Zinemaldiaren Egunkaria > TELMO ESNAL: “EUSKAL DANTZA SEKULA IKUSI EZ DEN BEZALA ERAKUSTEN DU FILMAK”
TELMO ESNAL: “EUSKAL DANTZA SEKULA IKUSI EZ DEN BEZALA ERAKUSTEN DU FILMAK”
DANTZA GLOCAL IN PROGRESS INDUSTRIA SARIAREN IRABAZLEA
Ostirala, 2017(e)ko irailaren 29

Telmo Esnal (Zarautz, 1966) zuzendariaren Dantza proiektuak eskuratu ditu Glocal in Progress Industria Sariak, hizkuntza ez-hegemoniko batean ekoitzitako Europako film luze bat bukatzen laguntzeko aurten sortu diren sariak. Ordu eta laurdeneko muntaketa erakutsi du Donostia Zinemaldiko sail berrian.

Zer suposatzen dute sariek zure proiekturako?
Industriak filma bukatzeko –postprodukziorako– ematen du saria. Oso aukera ona da zure filma nazioartean ezagutzen hasteko eta hori garrantzitsua da guretzat. Sekulako poza ematen  du sariak, indar handia ematen dit jarraitzeko eta filma bukatzeko.

Eta nolako filma izango da Dantza?
Oso abstraktoa da gure proiektua eta asko kostatu zaigu zer nahi genuen azaltzea, baina gaur egun jada ikusten da zein motako filma den. Eta ez da dokumentala, fikzio dantzatu bat baizik. Euskal dantzarentzat dokumentu bat izango da, azken finean. Izan ere, dantzak elkarrekin lotuz kontakizun bat eskaini nahi dugu.

Nola sortu zitzaizun filma egiteko ideia?
Koldobika Jauregi eta biok aspalditik geneukan dantza munduaz zerbait egiteko gogoa. Zerbait egin nahi genuen eta orduan adostu genuen film bat egitea. Euskal dantzen inguruan film bat egiteko Juan Antonio Urbeltzena jo beharra dago, noski. Beraz, hasiera hasieratik gaude  hirurok. Alde batetik Urbeltzen esperientzia guztia eta bere ikerketak daude; eta bestetik, Koldobikaren mundu bisual berezia. Euskal dantza sekula ikusi ez den bezala erakusten du filmak.

Dantza erritmoa da eta zinema, hein handi batean ere, erritmoa eta denbora da. Erraz  uztartu al dituzu biak?
Egia da. Zinema erritmoa da, eta gauza gehiago; eta dantza ere erritmoa da, eta gauza  gehiago. Bietan gauzarik garrantzitsuena erritmoa da. Biak uztartzea esan nahi du filmak barne-erritmo gehiago daukala, zeren sekuentzi bakoitzak bere berezko erritmoa baitauka.  Uste dut bien arteko lotura oso ona dela. Azkenean oso plastikoa da filma, eta hori erakargarria da. Film eder bat egitea zen gure helburua. Dantza bakoitzak bere erritmoa dauka eta horrek ere ematen dio momentu bakoitzari berezitasun bat. Kontua zen dantza bakoitza  bere testuinguruan kokatzea.

Asko falta al da filma bukatzeko?
Bukaera geratzen zaigu. Oso konplikatua da jende guztia elkartzea baina lortzen dugunean  ederra da. Ez dut sekula hainbeste gozatu film bat egiten. Dantzarekiko pasioa bueltatu zait – 28 urte bete arte dantzaria nintzen– eta konturatu naiz dantzari bat beti dela dantzari, eta dantzatzen ondo sentitzen dena bizitza guztian ondo sentituko dela dantzatzen. Dantza da kirolik onena; poza ematen du eta zaren moduan adierazten zara.

IRENE ELORZA


Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea