Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Zinemaldiaren Egunkaria > GERRA AMAIERAKO ELDARNIO ODOLTSUA
Zinemaldiaren Egunkaria » SAIL OFIZIALA
GERRA AMAIERAKO ELDARNIO ODOLTSUA
Larunbata, 2017(e)ko irailak 30

II. Mundu Gerraren azken egunetan, Alemaniako tropak guda galtzen ari dira, kaosa da nagusi eta ihesean dabilen soldadu nazi batek, bere burua salbatzeko, kapitain baten uniformea lapurtuko du. Ofizial bat itxuratuz, desertore talde bat bilduko du eta bere bidean dagoen guztia hiltzen eta arpilatzen hasiko da. Der Hauptmann filmarekin, berriz ere Alemaniara itzuli da Robert Schwentke gidoilari eta zuzendaria.

Schwentkek idatzitako gidoia egiazko gertaeratan oinarritzen da, “gertaera dokumentatuetan”, dio zuzendariak, nahiz eta kapitain faltsu honen iragana ezezaguna den. “Gerra aurretik tximinia-garbitzailea zela diote, baina egin zuena egiteko ez da inolako arrazoirik”, erantsi du protagonista haragitzen duen Max Hubacher aktoreak.

Ia edozer egiteko baimena daukan norbaiten larruan sartuta, protagonistak filmaren lehen zatian izaten duen bilakaera da lan honen alderdirik sendoenetako bat. Hasieran zalantzakor, egin duen ordezkapena igarriko dioten beldur; pixkanaka autoritatea baliatzen hasten da, benetako ofizialak baino doilorragoa den pertsonaia eraikiz.

“Geroz eta gutxiago ulertzen ditut haren egintza lazgarriak”, ziurtatu du Schwentkek, nahiz eta bere asmoa ez den “munstro bat erakustea” izan. “Bizirik dirauelako gozatzen du, ez du gozatzen egiten duenarekin”, azaldu du pertsonaiaren jokabidea zuritu nahian.

Modu eraginkorrean kontatuta dagoen istorio honek gainbehera baten detaile-argazkia eskaintzen digu, non puntu batetik aurrera, eldarnioa nagusitzen baita. Heriotza masiboak eta parranda neurrigabeak, inora ez doan ihesaldi baten azken krimenak. “Egia da tonua aldatu egiten dela filmak aurrera egin ahala, eta ulertuko nuke ikusle batzuentzat gehiegizkoa suertatzea”, onartu du zuzendariak.

Alderdi estetikoari helduz, zuribeltzean filmatzeko arrazoia argitu du Schwentkek: “Scorsesek argi ikusi zuen Raging Bull (Zezen basatia) koloretan filmatu izan balu, jendeak ez zukeela odoletik harago begiratuko. Eta kasu honetan gauza bera gertatzen da. Bestalde, garaiko argazkiak zuribeltzean daude eta ordutik hona igarotako tartea adierazi nahi nuen kolorearen bitartez”. Eta erne! Ez dadila inor aretotik atera kredituak ikusi gabe. Zeren kredituekin batera, pelikulan ikusten dugun komandoa gaur egungo Alemaniako kaleetan agertuko baita, herritarrekin jokatzen 1945ean egingo luketen bezala. Ederra bitxikeria!.
SERGIO BASURKO
 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea