tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Filmen izen-ematea > Araudia > 32. Zinema Eraikitzen Araudia
32. Zinema Eraikitzen Araudia
65. Edizioa - 2017
 

Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honakoa da:

DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia (Espainia)
Tel.: +34 943 481212
ssiff@sansebastianfestival.com

www.sansebastianfestival.com webgune ofizialean informazio xehatua ageri da; horrez gain, Zinemaldiarekin eta bertako sailekin harremanetan jartzeko datuak ematen ditu.

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA Sozietate Anonimoa Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak osatzen dute zati berdinetan, eta Donostiako alkate Eneko Goia du presidente. Donostia Zinemaldiko antolakuntzaren burua jaialdiaren zuzendari José Luis Rebordinos da.

Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (F.I.A.P.F., www.fiapf.com) onartuta dago, lehiatzeko zinema-jaialdien kategorian.

Donostia Zinemaldiaren 65. edizioa Donostian egingo da, 2017ko irailaren 22tik 30era bitartean.

1. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi dio kulturari eta zinema-industriari.

2. ARTIKULUA

Zinema Eraikitzen industriako profesionalei zuzendutako jarduera da, eta bi helburu ditu: batetik, Latinoamerikako film luzeak amaitzen laguntzea, eta, bestetik, nazioartean hedatzea.

Hautatutako filmak profesionalek bakarrik ikusiko dituzte (ekoizleak, banatzaileak, erakusleak, erosleak, telebistak, industria teknikoak, laguntza-funtsak, zinema-jaialdietako programatzaileak, eta erakundeak), ekoizpen horiek bukatu eta banatu ahal izan daitezen laguntzeko, eta, hala, ikusleengana heltzeko.

3. ARTIKULUA

Zinema Eraikitzen sarietara postprodukzio fasean dauden eta Latinoamerikako herrialdeek osorik edo zati batean ekoitzi dituzten film luzeak, fikziozkoa edota ez fikzioskoak, (gutxienez 60'-koak) aurkez daitezke.

4. ARTIKULUA

Zinema Eraikitzen Donostia Zinemaldiaren eta Cinélatino Rencontres de Toulouse topaketen ekimen bateratua da, eta urtean bitan egiten da:

  • Bigarrenik, irailean, Donostia Zinemaldiaren barruan.

Donostia Zinemaldiak datu-basean dituen industriaren arloko profesionalei helarazten dizkie deialdiak. Komunikabideen eta web-orrien bidez ere ezagutarazten du.

5. ARTIKULUA

Bi deialdietan, Donostia Zinemaldiko eta Cinélatino Rencontres de Toulouse topaketako hautespen batzordeek elkarrekin aukeratuko dituzte erakutsiko dituzten filmak.

Sei film hautatuko dira deialdi bakoitzean. Antolakuntzak kopuru hori aldatzeko eskubidea du, egokitzat jotzen badu.

Aukeratzeko erabakia apelaezina izango da.

6. ARTIKULUA

Zinema Eraikitzen sailen hautatutako film guztiei partaidetza ziurtagiria emango die Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak.

7. ARTIKULUA

Hona hemen Donostiako Zinema Eraikitzen sailaren deialdiaren oinarriak:

  • Filmen ekoizleek edo ordezkariek doan eman ahal izango dute izena, izena emateko online formulario bat behar bezala beteta eta araudi honetako oinarriak aldez aurretik onartuta.
  • Film bat Zinema Eraikitzen sailaren bi deialditan hautatu ahal izango da gehienez.
  • Filmak Zinema Eraikitzen sailaren beste edizio batean parte hartu badu, filmaren ekoizleak edo ordezkariak harremanetan jarri beharko dira Zinemaldiaren Filmen Sailarekin, filmaren izena online eman baino lehen.

    DONOSTIA ZINEMALDIA
    Filmen Saila
    Tel.: +34 943 481 212
    enconstruccion@sansebastianfestival.com

  • Ekoizleek edo ordezkariek filma ikusteko webgune baten esteka eman ahal izango dute. Ez da onartuko ikusle guztiei zabaldutako plataformetatik ikustea, estreinalditzat joko baitira halakoak.

    Hautaketa batzordeak filmen lanerako aleak onartu ahalko ditu lehen hautaketa prozesuan, haien ekoizleek edo ordezkariek aldez aurretik zer ale mota den zehatuz gero.

    Zinemaldiak onlineko esteken bitartez inskribatutatko filmak deskargatzeko eskubidea gordetzen du hauek offline ikuskatzeko. Deskarga honen erabilera aukeraketa batzordearen kideen barneko erabilerarako izango da.

    Bestela, ekoizleek edo ordezkariek filmatutako materialaren 3 DVD bidali beharko dituzte hona zehaztutako epean:

DONOSTIA ZINEMALDIA
The Industry Club
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia (Espainia)
Tel.: +34 943 481212
enconstruccion@sansebastianfestival.com

Bidalitako materiala ez da itzuliko. Gutun-azalean, argi adierazi beharko da ondoko esaldia: «Merkataritza-baliorik gabeko materiala. Erabilera kulturalerako soilik». Zinemaldiak ez du bidalketa-kosturik ordainduko.

Izena emateko eta hautatzeko prozesuan, lanaren bigarren bertsio bat onartu ahal izango da deialdi berean, baldin eta horren aldaketa kualitatiboa justifikatzen bada. Ez dira film beraren bi bertsio onartuko.

  • Filma ez badago gaztelaniaz eginda, gaztelaniazko edo ingelesezko azpitituluak izan beharko ditu.

8. ARTIKULUA

Donostiako Zinema Eraikitzen saioan hautatzen diren filmek aukera izango dute Zinema Eraikitzen Industria saria irabazteko, enpresa hauek emana: Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Láserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Wanda Visión, saria film baten postprodukzioa DCP (Digital Cinema Package) fasera arte egitea izango da, jatorrizko bertsioan eta ingelesezko azpitituluekin eta Espainian barrena banatzea.

Industriaren 32. Zinema Eraikitzen saria Zinemaldiaren amaierako galan jakinaraziko da, eta orduan entregatuko da diploma ere.

Zinema Eraikitzen Industriaren Saria irabazten duen filmak, CAACI/ Zinema Eraikitzen Ibermedia TV Saria jasotzeko aukera ere izango du. Iberoamerikako Ikusentzunezko eta Zinematografiako Agintarien Konferentziak ematen du saria, Ibermedia Programaren bitartez. Hain zuzen, filma telebistan zabaltzeko Laguntza Programan sartzean datza saria: Ibermedia TVn eta Ibermedia Digitalen berau modu ez esklusiboan igortzeko baimena, 20.000 USDren balioagatik (fikzioko film luzea) edo 8.000 USDrengatik (dokumentala).

9. ARTIKULUA

32. Zinema Eraikitzen sarian parte hartzeak zera dakar berekin:

  • Online izena emateko formularioa behar bezala betetzea. Formularioa webgune ofizialeko (www.sansebastianfestival.com) The Industry Club atalean dago.
  • Aukeratzen diren film guztietan Zinema Eraikitzen ekimenaren logotipoa behin betiko kopiaren kredituetan eta promozio materialetan jartzeko konpromisoa hartuko dute egileek. Logotipoa Zinemaldiaren webgunean eskura daiteke.
  • Filmaren produktoreek edo ordezkariek Zinema Eraikitzen Industriako saria onartzea.
  • Ez sartu filma VOD plataformetan, salbu eta erabilera profesionalerako bakarrik denean eta sarbide mugatuarekin.

10. ARTIKULUA

Zinemaldiko zuzendariak filmak ofizialki gonbidatu ondoren, hautatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek izena emateko online formularioa eguneratu, osatu eta baieztatu behar dute 2017ko abuztuaren 8a baino lehen..

Zinemaldiak baieztapen horren sinatzailea hartuko du solaskide bakartzat, filmak Zinemaldian parte-hartzearekin lotutako alderdi guztiak negoziatzeko, baita arduradun bakartzat ere, filmaren ekoizpenean parte har dezaketen beste enpresa edo pertsonen gainetik.

Hautatutako filmaren baieztapen horren bidez, Zinemaldiko zuzendaritzak exijitzen dituen arau guztiak onartutzat emango dira eta ezingo da atzera egin; beraz, filma ezingo da Zinemaldiko programaziotik atera.

11. ARTIKULUA

Zinemaldiak hautatutako filmei egindako gonbidapena konfidentziala izango da, eta ekoizleek edo ordezkariek isilpean gorde beharko dute, Donostia Zinemaldiak ofizialki azaltzen duen arte.

Donostia Zinemaldiaren programazio orokorraz eta emanaldien ordutegiez zuzendaritza batzordea soilik arduratuko da.

12. ARTIKULUA

Hautatutako proiektuen ekoizleek haiek zein zuzendariak ekitaldian izango direla berresteko konpromisoa hartzen dute.

13. ARTIKULUA

Zinemaldiko prentsako buletinetarako, katalogorako eta webgune ofizialetarako beharrezkoak diren dokumentuak online izena emateko formulariotik hartuko dira. Formulario hori behar bezala bete beharko da 2017ko abuztuaren 8a baino lehen.

14. ARTIKULUA

Gonbidatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldian emango dituzten filmen kopiak bidali beharko dituzte Zinemaldiaren The Industry Club sailera, jaialdia hasi baino 15 egun lehenago:

DONOSTIA ZINEMALDIA
The Industry Club-Zinema Eraikitzen
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia (Espainia)
Tel.: +34 943 481212
enconstruccion@sansebastianfestival.com

Zinema Eraikitzen saileko filmek izan behar duten euskarriak DCP da. DCPak ekoizleak/ banatzaileak ikusi eta onartu beharko ditu aldez aurretik.

Version Files delakoak kudeatzea, film hasierako animazioak gehitzea, DCP gehiago sortzea eta tankera horretako lanak ez dira Zinemaldiaren arduren parte eta, kudeatzen den material kantitatea dela eta, Zinemaldiak ezin du bermatu zuzenketa guztiak egin ahal izango direnik.

Beharrezkoa izanez gero, Zinemaldiko sail teknikoak zerbitzariaren ziurtagiria bidaliko die filmaren ekoizleei edo ordezkariei, bai eta KDMak (Key Delivery Message) jasotzeko koordenatuak ere.

15. ARTIKULUA

Kopiak jatorrizko bertsioan aurkeztuko dira; filma gaztelaniaz bada, ingelesezko azpitituluekin, eta, beste hizkuntza batean bada, gaztelaniazko edo ingelesezko azpitituluekin.

Filmaren ekoizleek edo ordezkariek arduratu beharko dira kopiari azpitituluak jartzeaz.

Jatorrizko bertsioan gazteleraz edo ingelesez ez dauden filmen kasuan, Zinemaldiak azpititulu elektroniko gehigarriak jarriko ditu bere kontura; azpitituluak ingelesez badaude, gazteleraz, eta, gazteleraz badaude, ingelesez. Horretarako filmaren gaztelera edo ingelesezko azpitituluak –eta dagozkion denbora kodeak– beharko ditu, .srt edo .stl formatuan, baita esteka (deskargatzeko) edo DVD bat ere.

Azpititulu elektronikoak Zinemaldiaren zerbitzura lan egiten duen enpresak jarriko ditu.

16. ARTIKULUA

Zinemaldiko zuzendaritzak eskubidea izango du filmen kopiak ukatzeko, baldin eta sail teknikoak, egiaztatu ondoren, proiektatzeko desegokitzat jotzen baditu. Zinemaldiko zuzendaritzak txosten teknikoa bidaliko die filmen titularrei edo ordezkariei kopian arazoak aurkitzen baditu.

Hautatutako filmen kopien garraio-gastuak eta asegurua partaidearen kargura izango dira, harik eta Zinemaldiaren egoitza nagusira iristen diren arte edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkion arte.

Donostia Zinemaldia kopien aseguruaz arduratuko da egoitza nagusira iristen direnean edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkionean harik eta itzultzen dituen arte.

Euskarriak DCP badira, filmaren ekoizleak edo ordezkariak ordainduko ditu KDMak egiteko kostuak.

Zinema Eraikitzen sailean hautatutako filmen kopien itzulketak parte hartzailearen kontura izango dira. Zinema Eraikitzen sailean hautatutako film guztiak eman ondoren egingo da.

17. ARTIKULUA

Antolatzaileek Zinema Eraikitzen sailean parte hartu duten filmen aukeraketa proposamenak egin ahal izango dituzte beren programazioetan.

18. ARTIKULUA

Akreditazioa duten industriako profesionalak Zinemaldiaren The Industry Club izeneko espazioan bilduko dira eta arreta berezia jasoko dute. Talde profesional batek ahalik eta baliabide gehienak emango dizkie beren lana errazteko.

19. ARTIKULUA

Ezusteko arazorik gertatzen bada (antolakuntzan edo funtzionamenduan) edo arau hauek behar bezala betetzen ez badira, Zinemaldiko zuzendaritzak subiranotasuna izango du, baita azken erabakia hartzeko ahalmena ere, FIAPFen arauen arabera, nazioarteko zinema ekitaldiei dagokienez.

Arauon interpretazioari buruzko desadostasunik egongo balitz, gaztelaniazko testua aplikatuko da.

Arau hauek interpretatzeko orduan sor litezkeen zalantzak Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak ebatziko ditu.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea