"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Film Factory saria 32. Zinema Eraikitzen sailean hautatutako filmetako baten mundu osorako nazioarteko banatze-eskubideak aurretik erostean datza; filmaren ekoizle nagusiari 40.000 euro emango zaizkio gutxienez. Eskubideak mundu osorako direnean, Espainiarako izan ezik, aurrerapena 30.000 eurokoa izango da.
Hitzarmeneko gainerako terminoak aldeek negoziatuko dituzte beranduago.
Hautatutako filmaren ekoizleak sariari uko egingo balio, Film Factory ez legoke bigarren film bati ematera behartuta; hala balitz, saria eman gabe geratuko litzateke.