tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Berriak > ''Les météorites / Meteorites'' eta ''Qing Feng De Wei Dao / Breeze'' filmekin osatu da New Directors saileko lehiaketa
''Les météorites / Meteorites'' eta ''Qing Feng De Wei Dao / Breeze'' filmekin osatu da New Directors saileko lehiaketa
Hamabost ekoizpen lehiatuko dira Kutxabank-New Directors saria lortzeko
Osteguna, 2018(e)ko abuztuaren 23

Frantziako Les météorites / Meteorites eta Txinako Qing Feng De Wei Dao / Breeze ekoizpenekin, osatuta geratu da 66. Donostia Zinemaldiko New Directors sailaren aukera.

La Fémis eskolan graduatua, Romain Lagunak (Montpellier, Frantzia) À trois sur Marianne (2012), Run (2013), Bye bye mélancolie (2014) eta J’mange froid (2015) film laburrak zuzendu ditu. Bere lehenengo film luzea, Les météorites / Meteorites, uda Frantziako hegoaldeko herri batean igaro eta parke tematiko batean lan egiten duen hamasei urteko neska bati buruzkoa da.

Kun Yang Txinako Yunnan probintziako hego-mendebaldeko hiri txiki batekoa da jatorriz, eta Beijing Film Academyn ikasi zuen zinema-zuzendaritza. Qing Feng De Wei Dao / Breeze, bere lehenengo film luzea, jaioterrira itzuliko den Yunnango gizon baten bidaiaren inguruan eraiki da.

Bi ekoizpen horiek gehitu dira New Directors sailean eta, horiez gain, beste film hauek ere hartuko ditu barnean: Oreina (Koldo Almandoz), La camarista (Lila Avilés), Apuntes para una película de atracos (Elías León Siminiani), Serdtse Mira / Core of the World (Nataliia Meshchaninova), Ama Doren / Hold my hand (Ismet Sijarina), Un om la locul lui / A Decent Man (Hadrian Marcu), Para la guerra (Francisco Marise), Boku wa Iesu-sama ga kirai / Jesus (Hiroshi Okuyama), Julia y el zorro (Inés María Barrionuevo), Der läufer / Midnight Runner (Hannes Baumgartner), Neon Heart (Laurits Flensted-Jensen), The Third Wife (Ash Mayfair) eta Viaje al cuarto de una madre (Celia Rico Clavellino).

Sail hau Zinemaldiak talentu zinematografiko berrien alde egiten duen apustuaren parte da; haien filmak ikusgai jartzeko plataforma bat da. Kutxabank-New Directors saria irabazi duten azken hiru filmak Espainian estreinatu dira: Le nouveau /The New Kid (2015), Park (2016) eta Le semeur / The Sower (2017).

Kutxabank-New Directors saria nazioarteko epaimahai batek ematen du. 50.000 euro dira, eta zuzendariak eta filmaren Espainiako banatzaileak jasotzen dituzte. Kutxabankek New Directors sailari ematen dion babesa finantza-erakundeak Donostia Zinemaldiari kolaboratzaile ofizial gisa beste urte batez ematen dion babes zabalago baten parte da.

Sail honetako filmak Gazteriaren saria lortzeko hautagai ere badira. Sari hori 18 eta 25 urte bitarteko gazteek osatutako epaimahai batek erabakitzen du.

 

LES MéTéORITES / METEORITES
Romain Laguna  (Frantzia)

Ninak, hamasei urteko neska batek, abenturak bizitzearekin amets egiten du. Bien bitartean, Frantziako hegoaldeko bere herrian eta lan egiten duen parke tematikoan ematen du uda. Morad, gertuko babes sozialeko etxe batzuetan bizi den aljeriar familia bateko nerabea, ezagutu aurretik, zerutik erortzen den meteorito bat ikusiko du Ninak, eta badirudi berak soilik ikus dezakeela… seinaleren bat izango balitz bezala.


QING FENG DE WEI DAO / BREEZE
Kun Yang  (Txina)

Yu Zhao, bere jaioterri Yunnanetik alde egin ondoren, Pekinera joan eta hor bizi izan da hogeita hamar urtez baino gehiago. Erretiratu denetik, bere denbora guztia eman du semearen etxean laguntzen eta biloba zaintzen. Yu Zhao Yunnanera itzuliko da, bizitza berri bat hasteko asmotan, baina gauzak, ahaideak eta iraganeko lagunak eta amodioak asko aldatu dira, gogoratzen zituen modutik nabarmen aldenduta. Harremanak hoztu egin dira eta errutina nagusitu da. Iraganeko jendeak bere bizitza propioa dauka, eta amodio berri bat izateko ilusioa ere itzali egingo zaio. Pixkanaka, Yu Zhao ohartuko da Yunnan ez dela bere benetako etxea, eta Pekinera itzultzeko erabakia hartuko du.

Bereizmen handiko irudiak

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea