tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Filmen izen-ematea > Araudia > Araudia - Glocal in Progress Saria
Araudia - Glocal in Progress Saria
66. Edizioa - 2018
 

Donostia Zinemaldiak antolatzen du Glocal in Progress.

Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honako helbide honetan dago:

DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia (Espainia)
Tel.: +34 943 481212
ssiff@sansebastianfestival.com

Zinemaldiaren Webgune ofizialak: www.sansebastianfestival.com informazio xehatua eskaintzen du, eta Zinemaldiarekin eta bertako sailekin harremanetan jartzeko datuak ere biltzen ditu.

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA Sozietate Anonimoa Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak osatzen dute zati berdinetan, eta Donostiako alkate Eneko Goia du presidente. Donostia Zinemaldiko antolakuntzaren burua jaialdiaren zuzendaria José Luis Rebordinos da.

Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioan (F.I.A.P.F. www.fiapf.org) onartuta dago, «Lehiatzeko zinema-jaialdiak» kategorian.

1. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi dio kulturari eta zinema-industriari.

2. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiaren 66. edizioa Donostian egingo da, 2018ko irailaren 21etik 29ra bitartean. Glocal in Progress, berriz, 2018ko irailaren 24tik 26ra artean bilduko da.

3. ARTIKULUA

Glocal in Progress-era aurkezten diren filmak Donostiako Zinemaldiko hautespen – batzordeak aukeratuko ditu.

4. ARTIKULUA

Glocal in Progress Saria, 10.000 euro gordinekoa, Glocal in Progress Industriaren Sariaren irabazle den film beraren ekoizle nagusiari emango zaio, banku-txeke bidez edo nazioarteko txeke bidez; edozein kasutan, eurotan.

5. ARTIKULUA

Glocal in Progress Saria honako xede hau du: Europako kultur aniztasuna eta zinema-industriaren garapenari ekarpena egitea.

5. ARTIKULUA

Glocal in Progress Saria ezingo da eman gabe utzi, ez eta proiektu bati baino gehiagori eman ere.

6. ARTIKULUA

Glocal in Progress Saria 2018ko irailaren 26an –asteazkena– jakinaraziko da.

7. ARTIKULUA

Proiektuak ekoizten amaitutakoan, horien arduradunek Glocal in Progress Saria-ren logoa agerrarazi beharko dute behin betiko kopiako kredituetan. Logotipoa hainbat hizkuntzatan egongo da eskuragarri Zinemaldiaren Webgune ofizialean

8. ARTIKULUA

Araudi honen interpretazioan sor daitekeen edozer zalantza Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak ebatziko du.

9. ARTIKULUA

Araudi honen interpretazioari buruzko desadostasunik balego, gaztelaniazko testua aplikatuko da.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea