tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Filmen izen-ematea > Araudia > Proiektu Onenaren Saria. Araudia
Proiektu Onenaren Saria. Araudia
Europa-Latinoamerika VII. Koprodukzio Foroa
 

Donostia Zinemaldiak antolatzen du Europa-Latinoamerika VII. Koprodukzio Foroa.

Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honako helbide honetan dago:

DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia
Tel.: +34 943 481212
ssiff@sansebastianfestival.com

Zinemaldiaren Webgune ofizialak: www.sansebastianfestival.com, informazio xehatua eskaintzen du, eta Zinemaldiarekin eta bertako sailekin harremanetan jartzeko datuak ere biltzen ditu.

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA Sozietate Anonimoa Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak osatzen dute zati berdinetan, eta Donostiako alkate Eneko Goia du presidente. Donostia Zinemaldiko antolakuntzaren burua jaialdiaren zuzendaria José Luis Rebordinos da.

Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioan (FIAPF) onartuta dago, «Lehiatzeko zinema-jaialdiak» kategorian.

1. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi dio kulturari eta zinema-industriari.

2. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiaren 66. edizioa Donostian egingo da, 2018ko irailaren 21etik 29ra bitartean. VII Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa, berriz, 2018ko irailaren 23tik 26ra artean bilduko da

3. ARTIKULUA

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren zazpigarren ediziora aurkezten diren proiektu guztiak Foroko hautaketa-batzordeak aukeratuko ditu, Zinemaldiko zuzendaritza buru dutela, nazioarteko hiru adituk egindako txostenetan oinarrituta.

4. ARTIKULUA

Europa-Latinoamerika VII. Koprodukzio Foroaren diru-saria 10.000 euro gordinekoa izango da proiektu irabazlearen ekoizle nagusiarentzat, banku edo nazioarteko txeke bitartez, betiere eurotan.

5. ARTIKULUA

Europa-Latinoamerika VII. Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren sariak honako xede hau du: Europako eta Latinoamerikako kulturaren eta zinema-industriaren garapenari ekarpena egitea.

6. ARTIKULUA

Europa-Latinoamerika VII. Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute Proiektu Onenaren Saria irabazteko aukera, berariazko akordioen esparruan aurkeztu diren proiektuak izan ezik.

7. ARTIKULUA

Europa-Latinoamerika VII. Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren Saria Donostia Zinemaldiak hori erabakitzeko berariaz osatu eta aukeratutako epaimahai batek erabakiko du.

8. ARTIKULUA

Europa-Latinoamerika VII. Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren Saria ezingo da eman gabe utzi, ez eta proiektu bati baino gehiagori eman ere.

9. ARTIKULUA

Europa-Latinoamerika VII. Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren Saria 2018ko irailaren 26an –asteazkena– jakinaraziko da.

10. ARTIKULUA

Proiektuak ekoizten amaitutakoan, horien arduradunek Europa-Latinoamerika VII. Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren Saria-ren logoa agerrarazi beharko dute behin betiko kopiako kredituetan. Logotipoa hainbat hizkuntzatan egongo da eskuragarri Zinemaldiaren webgune ofizialean.

11. ARTIKULUA

Araudi honen interpretazioan sor daitekeen edozer zalantza Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak ebatziko du.

12. ARTIKULUA

Araudi honen interpretazioari buruzko desadostasunik balego, gaztelaniazko testua aplikatuko da.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea