tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Filmen izen-ematea > Araudia > EFADs-CACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio Saria
EFADs-CACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio Saria
Araudia
 

Iberoamerikako Zinematografiako Agintarien Konferentzia (CACI) ikus-entzunezko eta zinemako ekoizpenean espezializatutako nazioarteko agentzia bat da, Iberoamerika eskualdera zuzendutakoa. CACIren helburua honakoa da: Iberoamerikako herrialdeetako ikus-entzunezkoen esparruan zinematografiaren arloa garatzea, eta bidezko partaidetza baten bitartez, eskualdeko jarduera zinematografikoan integratzea.

Beste alde batetik, Europako Zinema Agentzietako Zuzendarien Elkarteak (EFADs) Europako 31 herrialdeetako (EB, Islandia, Norvegia eta Suitza) zinema-agentzietako zuzendariak biltzen ditu. EFADs elkarteak Europan ikus-entzunezko eta zinematografiako sorkuntzaren aldeko politika bat edukitzea eta Europako lanak Europan eta nazioartean modu eraginkorrean zabaltzea ziurtatzen laguntzen du.

2016ko martxoan Toulousen egin zen EFADs-CACI batzarreko bukaerako adierazpenean, besteak beste, elkarrekin kogarapenerako sari bat sortzea proposatu zen, hasierako fasean elkarlana bultzatzeko, benetako koprodukzio artistikoen kopurua handitzeko eta Europaren eta Latinoamerikaren artean elkarlan egituratu bat eraikitzeko asmoz. Sari hori zinema-jaialdi handi batzuetako foro profesionalen eremuan eman behar zela erabaki zen.

Donostia Zinemaldia Europako zinema-ekitaldi handienetako bat dela eta bere Industry Clubak, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa antolatuz, dagoeneko gure bi kontinenteen arteko gune gisa jarduten duela kontuan hartuz, EFADs-CACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio saria aurkezteko leku ezin hobea dela dirudi.

Ondorioz, EFADs-CACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio Saria 66. Donostia Zinemaldiaren barruan, 2018ko irailaren 23, 24, 25 eta 26an, egingo den Europa-Latinoamerika VII. Koprodukzio Foroan emango da. EFADs-CACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio Saria nazioarteko epaimahai batek emango dio Europa-Latinoamerika VII. Koprodukzio Foroan aukeratutako proiektu bati.

EFADs-CACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio saria arautuko duten baldintzak honako araudi honetan zehaztuta daude:

1. ARTIKULUA - Araudiaren helburua

EFADs-CACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio sariaren bidez, zinema-industriaren arloan Europaren eta Latinoamerikaren arteko lankidetza bultzatzeko ekarpen bat egin nahi da. Ekarpena koprodukzio sari baten bidez gauzatuko da eta sari hori honako baldintzen arabera emango da.

2. ARTIKULUA - Hautapen-irizpideak

EFADs-CACI Koprodukzio Saria Europa-Latinoamerika VII. Koprodukzio Foroan parte hartzeko aukeratutako proiektuetara zuzenduta dago.

EFADs-CACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio Saria aukeratutako proiektuaren garapen-gastuak ordaintzen laguntzeko da.
Proiektuak koprodukzio bat izateko diseinatuta egon behar du, gutxienez Europako eta Latinoamerikako herrialde bana tartean sartuta.

Koprodukzio-bazkide «berrien» arteko koprodukzio bat izateko diseinatuta dauden proiektuetan arreta berezia jarriko da; hau da, normalean elkarlanean aritzen ez diren Europako eta Latinoamerikako herrialdeetako bazkideen arteko proiektuetan.
Proiektuak lotura berezi bat eduki behar du honekin:

  • Latinoamerikarekin, Europako ekoizle batek aurkeztutako proiektua bada;
  • Europarekin, Latinoamerikako ekoizle batek aurkeztutako proiektua bada.

Lotura horren oinarria edozein elementu esanguratsu izan daiteke: gidoiaren eduki kulturala, errodatzeko aurreikusitako kokalekuak, aktore-zerrenda edo talde teknikoa, etab.

3. ARTIKULUA - Onuradunaren konpromisoa

Proiektuaren produkzioa burututakoan, sariaren onuradunak behin betiko kopiako kredituetan honako hau barne hartu behar du:

  • EFADs-CACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio sariaren aipamena;
  • EFADs elkartearen logotipoa;
  • CACIren logotipoa.

Logotipoak erakunde horien webgune ofizialetan eskuratu ahal izango dira.

4. ARTIKULUA - Hautapen-prozedura

EFADs-CACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio saria emango duen ad hoc epaimahaia honakoek osatuko dute: CACIko ordezkari batek, EFADs elkarteko ordezkari batek eta Donostia Zinemaldiak izendatutako ordezkari batek.

Epaimahaiaren erabakia behin betikoa izango da.

EFADs-CACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio saria norentzat izango den 2018ko irailaren 26an iragarriko da.

5. ARTIKULUA - Saria eta ordaintzeko irizpideak

EFADs-CACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio saria 20.000 eurokoa da. Baliteke benetan jasoko den zenbatekoa ezberdina izatea, banku-kosturik izanez gero horiek deskontatu egingo baitira.
Saria diru-laguntza ez itzulgarri bat izango da. Bi epetan ordainduko da:

  • % 50 aurretik;
  • % 50 koprodukzio-kontratu bat aurkeztu ondoren, eta betiere, lehenengo ordainketa egiten denetik gutxienez hiru hilabetera.

EFADs-CACI Europa-Latinoamerika Koprodukzio saria, 20.000 euroko zenbateko gordinekoa, proiektu irabazlearen ekoizle nagusiari –partaidetza handiena duenari– entregatuko zaio, banku-txeke, nazioarteko txeke edo banku-transferentzia baten bidez. Eurotan bakarrik ordainduko da.

6. ARTIKULUA - Estatu-laguntzei buruzko arauak

Europako estatu-laguntzei buruzko arauak betetzeko, Europako agintaritzetatik etorriko den sariaren zenbatekoa de minimis laguntzatzat joko da*. Onuradunak jasotako de minimis laguntzaren aitorpena egin beharko du.

7. ARTIKULUA - Gatazken ebazpena

Arau eta araudi hauen interpretazioarekin lotuta sortzen diren zalantza guztiak EFADs elkarteak eta CACIk batera ebatziko dituzte.


* 1407/2013 EE Erregelamendua (de minimis laguntzari buruzko erregelamendua), 2013ko abenduaren 24ko Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu bezala

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea