tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Filmen izen-ematea > Araudia > Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria
Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria
 

Eurimages Europako Kontseiluak zinemako eta ikus-entzunezko lanen koprodukzioa eta banaketa laguntzeko duen funts bat da. Haren jarduera nagusia nazioarteko koprodukzio bezala egituratuta dauden fikziozko film eta dokumental luzeen produkzioa laguntzea da.

Eurimagesek Koprodukzioak Garatzeko Eurimages saria ematea erabaki du, Europako hainbat koprodukzio-merkaturekin elkarlanean: CineMart (Rotterdam), Berlinale Co-Production Market (Berlin), CPH:FORUM (Kopenhage), Cartoon Movie (Bordele) Transilvania Pitch Stop (Cluj), Cinelink (Sarajevo), Cinekid (Amsterdam), MIA | Cinema Co-Production Market (Erroma) eta Baltic Event (Tallinn).

Saria 20.000 eurokoa da (15.000 eurokoa, CPH:DOXeko dokumentalen kasuan), eta haren bidez Funtsaren egiteko bat indartu nahi da, proiektuen hasierako faseetatik nazioarteko koprodukzioak sustatzea, hain zuzen.

Kontuan izanik Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren helburu direla ikus-entzuneko proiektuak sustatzea, profesionalen arteko lankidetza indartzea eta Europatik haratago dauden nazioarteko merkatuetarako leiho bat irekitzea, Eurimagesen administrazio-kontseiluak erabaki zuen Koprodukzioak Garatzeko Eurimages saria ekitaldi horren esparruan ezartzea.

Ondorioz, Koprodukzioak Garatzeko Eurimages saria VII. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan emango da. Ekitaldi hori 2018ko irailaren 23tik 26ra bitartean egingo da, Donostiako Zinemaldiaren 66. edizioaren barruan.

Koprodukzioak Garatzeko Eurimages saria Eurimagesen ordezkari batek edo gehiagok osatutako nazioarteko epaimahai batek emango dio VII. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatutako proiektuetako bati.

Koprodukzioak Garatzeko Eurimages saria jarraian azaltzen diren baldintzen arabera arautuko da:

1. ARTIKULUA - Hautagarritasun-irizpideak

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan parte hartzen duten proiektuen artean, Koprodukzioak Garatzeko Eurimages saria jasotzeko hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • proiektuen helburua zineman estreinatzea izango da;
  • proiektuak koprodukzioak izateko asmoa eduki behar dute garapenaren hasierako fasetik kofinantzaketa hutsetik haratago doazen arrazoiengatik;
  • proiektuak koprodukzio-merkatura eramaten dituen ekoizleak Eurimagesen kide den estatu batean izan beharko du egoitza;
  • proiektuetan Eurimagesen kide diren bi estatuk hartu behar dute gutxienez. Hirugarren estatuek ere parte har dezakete proiektuan.

2. ARTIKULUA - Hautapen-irizpideak

Epaimahaiak hautapen-irizpide hauen arabera emango du Koprodukzioak Garatzeko Eurimages saria:

  • proiektuaren kalitate artistikoa (sinopsia eta gidoiaren tratamendua, eskuragarri badago);
  • proiektuak gutxienez Eurimagesen kide diren bi estaturen arteko koprodukzio izateko eta izaten jarraitzeko duen probabilitatea.

3. ARTIKULUA - Saria eta ordaintzeko irizpideak

Garapenean laguntzeko hitzarmen bat sinatu beharko dute Eurimagesek eta sariaren onuradunak. Ordainketa bi zatitan egingo da:

  • % 50 garapenean laguntzeko hitzarmena sinatzean;
  • % 50 garapeneko gastuen egiaztagiria jasotzean. Egiaztagiri hori auditore independente batek egin beharko du, eta bertan ziurtatu beharko da gastuak egoitza Eurimagesen kide den estatu batean duen ekoizle batek ordaindu dituela.

Koprodukzioak Garatzeko Eurimages saria diru-laguntza ez-itzulgarri bat izango da, eta koprodukzio-proiektuaren garapen-gastuak ordaintzeko baino ezingo da erabili.

Onuradunak saria itzuli beharko dio Eurimagesi dirua proiektuaren garapeneko gastuak ordaintzera bideratu beharrean beste edozertarako erabili duela jakiten bada. Dirua itzuli beharko du, halaber, agerikoa bada informazio faltsua edo datu engainagarriak eman zizkiela Koprodukzio Foroari eta/edo Eurimagesi, eta informazio horregatik izango ez balitz saria jasotzerik izango ez balu.

4. ARTIKULUA - Eurimagesen koprodukziorako laguntza

Koprodukzioak Garatzeko Eurimages saria emateak ez dio inolako obligaziorik sortuko Eurimagesi aurrerago proiektuari laguntza emateko, Eurimagesen koprodukziorako laguntza-planaren esparruan.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea