tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Sailak eta filmak
The Heat: A Kitchen (R)evolution
Culinary Zinema

Jatetxeetako sukaldeak presioko eltzeak dira, ordutegi latzen, estres mordoaren eta lorik ezaren ondorioz. Haserreak lanarekin batera doaz eta maila txikienean daudenak egon ohi dira jomugan. Baina sukaldari entzutetsuenen ohiko gizonkeriek inflexio-puntua jo dute. Orain, jatetxeen buruan jarri diren emakumeen eraginpean, eta lehen arautzat hartu ohi ziren baldintza basatiei men egiteko prest ez dagoen belaunaldi gazteagoa iritsi denez, berriz idazten ari dira guk ezagutzen dugun 'sukaldearen kulturaren' arauak. The Heat filmak agertokiaren atzealdera eramango ditu ikusleak, laneko oztopoak hautsi zituzten aurrendariak ezagutzeko, Michelin izardun sukaldariak ere barne: kasurako, Anne Sophie Pic ('Frantziako Sukaldaritzako Erregin' ere esaten diote), Maison Pic jatetxekoa, Valencen, Frantzian; Angela Hartnett britainiar izar maitea (Gordon Ramsayren begikoa), Murano jatetxekoa; eta Anita Lo newyorktar sukaldari sariduna (17 urteren ostean New Yorkeko bere jatetxe ikonikoa, Annisa, ixtekotan dena).

BIOGRAFIA

Maya Gallus zinemagileak sari ugari lortu ditu. Hot Docs nazioarteko zinema-jaialdiak "Focus On" atzera begirakoa eskaini zion 2017an. Gidoilari eta zuzendari gisa, "ikuspegi femeninoa" arakatzen duen lana egiteagatik da ezaguna (genero-ikuspegi ez-binario baten bitartez). Izan ere, askotan jarri die argitasun pixka bat maiz marjinatutako pertsonei eta gaiei. Azkenaldian egin dituen dokumentalen artean daude Dish: Waitressing and the Art of Service (2010), The Mystery of Mazo de la Roche (2012) eta Derby Crazy Love (2014).

FITXA
Zuzendaria
Maya Gallus
Gidoia
Maya Gallus
Ekoizpena
Red Queen Productions
Maya Gallus
Proximity Films
Howard Fraiberg
Salmentak
MetFilm Sales
Argazkia
John Minh Tran
Muntaketa
Dave Kazala
Musika
Keir Brownstone
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
72 m.
Herrialdea
Kanada
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea