Jardunaldi honetan telesailen fenomenoa landu nahi dugu. Saio bikoitz honen xedea da nola ari diren serieak espazio garrantzitsu bat hartzen ikus-entzunezko sorkuntzan eta merkatuan, prozesu sortzaileak eta ekoizpen-, banaketa- eta kontsumo-ereduak irauliz.
Jardunaldiaren lehen mahai-inguruaren gaia narrazioak telesail bihurtzeko prozesu sortzaileei buruzkoa izango da, hala fikzioan nola ez-fikzioan, zinemaren hizkuntzari eta ikus-entzunezkoari dagokionez, bai eta telesailen fenomeno honek sortutako kontsumo-eredu berriei dagokienez.
Hizlariak:
Jardunaldiaren bigarren mahai-inguruak industriaren eta merkatuaren alorrak izango ditu hizpide. Honako hauek aztertu nahi dira: telesailen edukiaren ekoizpen- eta promozio-egiturak eta -dinamikak, batik bat plataformak merkatu globalean agertu direnetik; ekoiztetxeek, plataformek eta telebista-etxeek talentua antzematearen garrantzia; telesailak sustatzeko eta erabiltzailea fidelizatzeko mekanismoak; formatu berrietarako esperimentazioa; eduki lokalen produkzioaren alde egitea, helburu globalekin. Hori guztia askotariko eduki indibidualizatuen kontsumoen testuinguru batean, non zinemaren industria seriearen formatura zabaltzen ari den.
Hizlariak:
Lekua / Eguna / Ordua
Kursaal zentroaren 8. eta 9. aretoak / Irailak 22, larunbata / 16:00-19:00