71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:
2018-09-22

Baditu adimena, gizakiari buruzko ezagutza, ironia eta grazia. Eta baditu bi antzezle eredugarri.(…) Irribarrez atera naiz zinema-aretotik. Eta eskertzekoa da. Ikusle gehienei gauza bera gertatuko zaielakoan nagoCarlos Boyero, EL PAÍS

Elkarrizketa bikainak, sentimenduak, ironia fina eta antzezpen ederrakMitxel Ezquiaga, EL DIARIO VASCO

Dotore, melankoliaz eta atseginez doa guztia (…) Woody Allenen Manhattan baino ederragoaLuis Martínez, EL MUNDO

Juan Veraren filmean den-denak funtzionatzen du ezin hobeki: primerako aktoreek, Buenos Aireseko jokaleku ederrek eta argentinarren hitz-jarioak jositako elkarrizketa arinekOskar Belategi, DEIA

Orkestra filarmonikotzat har daitekeen duo bat, Ricardo Darín eta Mercedes Móran, (…) filmaren testualtasuna ezin finagoa da, zoragarria, eta aktoreek beti itu-ituan sartzen dute elkarrizketen ziztadaOti Rodríguez Marchante, ABC

Zinema-jolas pozgarria, bizitza, espetxea, hizkuntza, literatura, koka, tabernak, pistolak, aita-semeak, emaztea eta pintada akratak biltzen dituenaBegoña del Teso, EL DIARIO VASCO

Besterik gabe, miragarria. (…) nabarmen bezain sotila. Garratz bezain samurra. Intimo bezain ozena Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO

Bikain egindako eta ezin hobeki zuzendutako debut bat, pertsonaiari buruzko azterketa eta klaseari, desirari eta Paraguaiko elitearen pribilegio iraunkorrei buruzko iruzkin zorrotza bateratzen dituenaJay Weissberg, VARIETY

Nik gogoratzen dudala, zinema-artista bati buruz inoiz ikusi dudan erretratu zintzo eta jorienetako bat (…) izan zen bezala irudikatzen du Bergman jenio ospetsua, samurra eta erretxina, beroa eta deabrutua, tiranikoa eta erdi-zoroaOwen Gleiberman, VARIETY

Zirraragarria eta gupidagabea, eta koherentea argumentuak azaldutakoari dagokionez, animazio-film luze bikain honek arrakastaz irudikatzen ditu zehatz-mehatz deskribatutako bidaiaren tarte bakoitzean azaleratzen diren tentsioa, krudeltasuna eta irrikakKoldo Landaluze, GARA

Urteko film interesgarrienetako bat (…) Zirraragarria, mamitsua, ziztu biziko erritmoan, batzuetan latza, eta inoiz ere ez eztitua, barnean hartzen ditu hala kazetaritzako dokumentalen zorroztasuna nola asko landutako animazioaren indarra. Eta lortu egiten du ia-ia miraria den zerbait: aldi berean ikusgarria, hunkigarria eta gogoetatsua izateaMikel G.Gurpegui, EL DIARIO VASCO

Kanpora begiratzen du, besteen zailtasunei, errespetuz, artez eta errukiz, eta erabateko enpatia topatzen du hor, filma solidaritate-adierazpen zintzoa bihurtzerainoJessica Kiang, VARIETY

 

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: