tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Zinemaldiko kontuak > Marcelo Martinessi zuzendariaren 'Las herederas' filmak 6. Sebastiane Latino saria jasoko du Donostiako 66. Zinemaldian
Marcelo Martinessi zuzendariaren 'Las herederas' filmak 6. Sebastiane Latino saria jasoko du Donostiako 66. Zinemaldian
Asteartea, 2018(e)ko abuztuaren 7

Marcelo Martinessik zuzendutako Las herederas filmak Donostia Zinemaldiaren 66. edizioan jasoko du saria.

Europako eta Ameriketako herrialdeekin batera egindako koprodukzio paraguaiar honek jasoko du 2018ko Latinoamerikako LGTBI film onena omentzeko xedea duen Sebastiane Latino saria jasoko du. Saria GEHITUk ematen du, Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak.

6. Sebastiane Latino sariaren epaimahaiak erabaki hori hartu du «Las herederas filmak Marcelo Martinessi zuzendariak bikote lesbiko bat ikusaraztea erabaki duelako, Chelaren askapen-istorio pertsonala kontatuz». «Horrela, frogatzen du Paraguaiko botere legegileak ez duela aintzat hartzen eta babesten herrialde hartako aniztasun afektibo-sexuala. Eta salaketa bat ere egiten du: LGTBI bikoteek legezko onarpenik ez dutenez, ezkontideak eskubiderik gabe geratzen dira beren bikotea gaixorik dagoenean, preso dagoenean, eta abar», adierazi dute.

Halaber, zera nabarmendu dute: «Latinoamerikako hiru herrialdeen eta Europako beste hiruren arteko koprodukzioak lan zinematografiko sendoak egiteko aukera ematen du, munduko edozein txokotan, Marcelo Martinessik eta bere lantaldeak frogatu duten moduan».

Gainera, «Las herederas narrazioaren eta konposizioaren kalitateak erakusten du lantalde paritarioek, horrelakoxea baita film honetakoa, edo emakumezko aktoreak nagusi diren produkzioek, gizonen presentzia oso txikia baita, ez dutela eragin negatibo edo positiborik azken emaitzan».

Era berean, goraipatu egin dituzte «gidoia eta aktoreen lana, klase ertaineko emakume nagusi baten liberazioa modu sinplean kontatzen dutelako, atzean egitura konplexu bat egon arren. Protagonistak sotiltasun handiz irudikatzen ditu besteen beharrak (gurasoenak, ezkontidearenak, seme-alabenak...) beraienen aurretik jartzeko heziak izan ziren emakume horiek. Ondorioz, harreman horietan harrapatuta geratzen dira. Eta, hezkuntza eta gustu kontserbadoreak dituen lesbiana bat hautatzean, ongi ebatzitako jauzi narratibo bat onartzera behartzen gaitu, gutxienez hiru erronka ipintzen dizkiolako protagonistari: bere LGTBI zirkuluko ezkerreko konbentzionalismoez askatzea, baita bere klase sozialeko eskuinekoez ere, eta bere desira askatzea adinaren araberako aurreiritzietatik».

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea