
Movistar+ Telefónica taldearen plataformarik arrakastatsuena da. Eskaintzen dituen edukien artean honako hauek daude: kiroletako eduki premium onenak, zinema, serieak, dokumentalak eta programak. Erabiltzaileak nahieran ikusi ditzake; berak nahi duen lekuan, orduan eta moduan.
2017ko irailaz geroztik, Movistar+ek serieak ekoizteko estrategia jarri du abian, hilero fikzio berri bat estreinatuz (‘Velvet Colección’, ‘Vergüenza’, ‘La Zona’, ‘La Peste’, ‘Mira lo que has hecho’, ‘Felix’, ‘Matar al padre’, ‘El día de mañana’, ‘Virtual Hero’, ‘SKAM España’, ‘Gigantes’, ‘Arde Madrid’, ‘El Embarcadero’, ‘Justo antes de Cristo’, ‘Instinto’, ‘Hierro’). Gainera, 2018an Movistar+ek Alejandro Amenabarrek zuzendutako ‘Mientras dure la guerra’ film luzearen ekoizpena jarri du martxan.
Movistar+ Donostiako Nazioarteko Zinema Jaialdiko Babesle Ofiziala da 2013az geroztik, zinemaren hitzordu nagusienetakoa denarekin elkarlan estua josiz eta bertan aurkeztu ditu ‘La Peste’, ‘Vergüenza’, ‘Gigantes’ , ‘Arde Madrid’, ‘Vida Perfecta’, ‘Antidisturbios’ eta ‘Dime quién soy’, baita ‘Mientras dure la guerra’ filma ere.