Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > ‘Pacificado / Pacified’ filmak Donostia Zinemaldiko 67. edizioko Urrezko Maskorra irabazi du
‘Pacificado / Pacified’ filmak Donostia Zinemaldiko 67. edizioko Urrezko Maskorra irabazi du
Aitor Arregik, Jon Garañok eta Josemari Goenagak eskuratu dute zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra ‘La trinchera infinita / The Endless Trench’ filmari esker

Greta Fernandezek eta Nina Hossek ex aequo irabazi dute emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra eta gizonezko kategorian, Bukassa Kabengele gailendu da
Larunbata, 2019(e)ko irailak 28

Paxton Winters zuzendari estatubatuarraren Pacificado / Pacified film brasildarrak eskuratu du Donostia Zinemaldiko 67. edizioko film onenaren Urrezko Maskorra. Darren Aronofsky, Paula Linhares, Marcos Tellecheak, Lisa Muskat eta Winters bera izan dira Brasilgo faveletan kokatutako pelikula honen ekoizleak. Lehiaketaren sari nagusia eskuratzeaz gain, beste bi lortu ditu Pacificado-k: Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra Bukassa Kabengele-k eta Argazki onenaren saria Laura Merians-ek.

Aurtengo palmares ofiziala Natalia de Molina aktoreak eta Edurne Ormazabal kazetariak jakinarazi dute Kursaal auditorioan egindako galan. Mundu guztian zehar Twentieth Century Foxek banatuko du Pacified, Zinemaldiko historian Urrezko Maskorra irabazi duen lehenbiziko film brasildarra.

Bestalde, zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra La trinchera infinita (Espainia) filmeko arduradunentzat izan da, hots, Aitor Arregirentzat, Jon Garañorentzat eta Jose Mari Goenagarentzat. Gainera, azken honek eta Luiso Berdejok irabazi dute Gidoi onenaren saria. Greta Fernándezek, La hija de un ladrón (España) filmeko protagonistak, eta Nina Hossek, Das Vorspiel / The Audition (Alemania-Frantzia) filmekoak, ex aequo irabazi dute Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra. Azkenik, Epaimahairen Sari Berezia Alice Winocourren Proxima (Frantzia-Alemania) filmak eskuratu du, “bere anbizio estetikoagatik” eta “espazio-esplorazioaren drama amatasunaren esplorazio bihurtzeagatik”.

Beste sari ofizial batzuk

Jorge Riquelmek zuzendutako Algunas bestias / Some Beasts (Txile) filmak bereganatu du Kutxabank-New Directors saria, eta sail horretako aipamen berezia Svetla Tsotsorkovaren Sestra / Sister (Bulgaria - Qatar) filmarentzat izan da. Horizontes Saria Romina Paulak irabazi du De nuevo otra vez / Again Once Again (Argentina) lanarekin eta aipamen berezia Daniel eta Diego Vega anaiek lortu dute La bronca-rekin (Peru - Kolonbia). Zabaltegi-Tabakalera saria Angela Schanelec-ek irabazi du Ich War Zuhause, Aber / I Was at Home, But (Alemania - Serbia) filmari esker eta aipamen berezia Damien Manivel-en Les enfants d’Isadora / Isadora’s Children-entzat (Frantzia - Hego Korea) izan da. 

Euskal Zinemaren Irizar Saria La trinchera infinita-k irabazi du eta Iban del Camporen Glittering Misfits-ek aipamen berezia izan du. Donostia Hiria Publikoaren saria Olivier Nakache eta Eric Toledanoren Hors normes / The Specials (Frantzia) pelikulak eraman du eta Europako film onenaren Publikoaren saria, Ken Loachen Sorry We Missed You (Erresuma Batua - Frantzia - Alemania) filmak. Halaber, Gazteriaren TCM Saria Ana García Blayaren Las buenas intenciones / The Good Intentions (Argentina) lanarentzat izan da.

Galan zehar gainontzeko sariak iragarri dira. Aurkezleek zinemagile, gidoilari, ekoizle eta izarren presentzia eskertu dute, eta “aurten ere aretoak berriz bete dituen” publikoarekin ere gogoratu dira, “pelikula txikiena ere letra larriz egindako zinema” bihurtu baitute ikusleek. “Esan genezake ziklo bat amaitzen dela, baina ez da egia: Donostia Zinemaldiko agurrak berriz ere elkartzeko eta zinema gehiago ikusteko atzerako kontaketa baino ez dira. Beraz, gero arte esango dugu modurik onenean, ilunpean, film batekin”, esan dute De Molinak eta Ormazabalek The Song of Names amaierako filmaren proiekzioa hasi baino lehen. François Girard zuzendariak Tim Roth eta Catherine McCormack aktoreak izan ditu lagun zeremonian.

Lehiazko Jaialdi ez espezializatua. FIAPF-en (Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioa) A maila.

Sail ofizialak – FIAPF

Film onenaren Urrezko Maskorra

Paxton Winters (Brasil)

Epaimahaiaren Sari Berezia

© Carole Bethuel
Alice Winocour (Frantzia - Alemania)

Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra

Aitor Arregi, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga
Aitor Arregi, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga (Espainia - Frantzia)

Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra

ex aequo
Nina Hoss
Ina Weisse (Alemania - Frantzia)
Greta Fernández
Belén Funes (Espainia)

Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra

Bukassa Kabengele
Paxton Winters (Brasil)

Gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria

Luiso Berdejo, Jose Mari Goenaga
Aitor Arregi, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga (Espainia - Frantzia)

Argazki onenaren Epaimahaiaren Saria

Laura Merians
Paxton Winters (Brasil)

Beste sari ofizial batzuk

Kutxabank-New Directors Saria

Jorge Riquelme Serrano (Txile)
AIPAMEN BEREZIA
Svetla Tsotsorkova (Bulgaria - Qatar)

Horizontes Saria

AIPAMEN BEREZIA
Diego Vega, Daniel Vega (Peru - Kolonbia)

Zabaltegi-Tabakalera Saria

Angela Schanelec (Alemania - Serbia)
AIPAMEN BEREZIA
Damien Manivel (Frantzia - Hego Korea)

Nest Film Students Saria

PREMIO ORONA - Nest Film Students-en Film Labur Onena
Film laburra
Tomás Paula Marques (Portugal)
AIPAMEN BEREZIA
Film laburra
Thomas Woodroffe Silva (Txile)

Donostia Hiria Publikoaren Saria

Olivier Nakache, Éric Toledano (Frantzia)
Europar Filmaren Saria
Ken Loach (Erresuma Batua - Frantzia - Alemania)

Euskal Zinemaren Irizar Saria

Aitor Arregi, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga (Espainia - Frantzia)
AIPAMEN BEREZIA
Iban del Campo (Espainia)

Gazteriaren TCM Saria

Industria Sariak

Zinema Eraikitzen Saria

© CORPULENTA
ZINEMA ERAIKITZEN 36 INDUSTRIA SARIA
Fernanda Valadez (Mexiko)

Glocal in Progress Saria

GLOCAL IN PROGRESS INDUSTRIA SARIA
More Raça (Kosovo - Frantzia - Ipar Mazedonia - Italia)
GLOCAL IN PROGRESS SARIA
More Raça (Kosovo - Frantzia - Ipar Mazedonia - Italia)

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Sariak

EUROPA-LATINOAMERIKA VIII. KOPRODUKZIO FOROKO PROIEKTU ONENARI SARIA
Laura Baumeister (Nikaragua - Mexiko - Herbehereak - Alemania)
EFADs-CAACIREN EUROPA-LATINOAMERIKA KOPRODUKZIO SARIA
Laura Baumeister (Nikaragua - Mexiko - Herbehereak - Alemania)
KOPRODUKZIO GARAPENARI EURIMAGES SARIA
Juan Sebastian Torales (Frantzia - Argentina - Luxemburgo)
ARTEKINO INTERNATIONAL PRIZE
Laura Baumeister (Nikaragua - Mexiko - Herbehereak - Alemania)

Ikusmira Berriak Saria

REC GRABAKETA ESTUDIOAREN POSTPRODUKZIOA-SARIA
Michael Wahrmann (Brasil - Portugal - Argentina)

Zinemaldia & Technology Saria

ZINEMALDIA STARTUP CHALLENGE SARIA
(Suitza)

Beste sari batzuk

TVE-Beste Begirada Saria

Juan Solanas (Argentina - Uruguai - Frantzia)

Espainiako Lankidetza Saria

César Díaz (Frantzia - Belgika - Guatemala)

FIPRESCI Sari Nagusia

Alfonso Cuarón (Mexiko)

Ohorezko Sariak

Donostia Sariak

Penélope Cruz
Costa-Gavras
Donald Sutherland

Zinemira Saria

Jose María ''Txepe'' Lara

Sari paraleloak

FIPRESCI Saria

Aitor Arregi, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga (Espainia - Frantzia)

Zinemaldia FEROZ Saria

Aitor Arregi, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga (Espainia - Frantzia)

Euskal Gidoi Onenari Saria

Luiso Berdejo, Jose Mari Goenaga
Aitor Arregi, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga (Espainia - Frantzia)

Sebastiane Saria

Alejandro Landes (Kolonbia - Argentina - Herbehereak - Alemania - Suedia - Uruguai)

Lurra - Greenpeace Saria

© Gjorgji Klincarov
Delphine Lehericey (Suitza - Belgika)

SIGNIS Saria

Sarah Gavron (Erresuma Batua)
AIPAMEN BEREZIA
Alice Winocour (Frantzia - Alemania)

Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkartearen Elkartasun Saria

Ateneo Guipuzcoano Saria

© Judith Kaufmann, Lupa Film
Ina Weisse (Alemania - Frantzia)
 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones