tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Filmen izen-ematea > Araudia > Sail Oficiala. Araudia
Sail Oficiala. Araudia
67. Edizioa - 2019
 

Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honakoa da:

DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia
Tel.: +34 943 481212
ssiff@sansebastianfestival.com

Webgune Ofizialak, www.sansebastianfestival.com, informazio xehatua eskaintzen du, eta Zinemaldiarekin eta bertako sailekin harremanetan jartzeko datuak ere biltzen ditu.

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA, SA elkartea Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuaren Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak osatzen dute zati berdinetan, eta Donostiako alkate du presidente. Donostia Zinemaldiko antolakuntzaren burua jaialdiaren zuzendari José Luis Rebordinos da.

Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (FIAPF www.fiapf.org) onartuta dago, “espezializatu gabeko lehiazko zinema-jaialdien” kategorian.

1. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi dio kulturari eta zinema-industriari.

2. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiaren 67. edizioa Donostian egingo da, 2019ko irailaren 20tik 28ra bitartean.

3. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiaren 67. edizioan aurkeztuko dituzten film guztiak hautaketa batzordeak aukeratuko ditu. Batzorde horretako buru zuzendaritza izango da, eta zinemaren munduan eta zinema-jaialdietan adituak diren profesionalez osatutako nazioarteko ordezkarien sare baten laguntza izango du.

4. ARTIKULUA

66. edizioan hautatutako film guztiei partaidetza ziurtagiria emango die Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak.

5. ARTIKULUA

Munduko estreinaldiak lehenetsiko dira Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialerako filmak hautatzean. Hala ere, Sail Ofizialean ondoko baldintza hauek guztiak betetzen dituzten film luzeek ere parte hartu ahalko dute:

  • Gutxienez 60 minutuko iraupena izatea.
  • Zinemaldia hasi aurreko hamabi hilabeteetan ekoitzitakoak izatea.
  • Ekoizpen herrialdetik edo herrialdeetatik kanpo estreinatu gabekoak izatea.
  • Espainiatik kanpo produzitutako edo koproduzitutako filmek ezingo dute Zinemaldiaren aurretik egingo den beste inolako zinema-jaialditan parte hartu, salbu eta FIAPFek “lehiazkoak ez diren” zinema-jaialditzat harturikoetan edota ekoitzi diren herrialdeko zinema-jaialdietako lehiaketa nazionaletan.
    Espainiatik kanpo produzitutako edo koproduzitutako filmek ezingo dute beren ekoizpen-herrialdeetako zinema-ekitaldietan parte hartu, baldin eta FIAPFek “lehiazko zinema-jaialdi” kategorian onartutako zinema-jaialdiak badira.
    Salbuespen gisa, zuzendaritza batzordeak aldez aurretik lehiazkoak ez diren ekitaldi zinemazaleetan parte hartu duten ekoizpenak onartzeko eskubidea izango du.
  • Sail Ofizialean lehiatzen diren eta oso-osorik Espainian ekoitzi diren filmak munduan estreinatu gabeak izango dira. Gainera, Zinemaldiaren aurretik ezingo dira beste inolako zinema-jaialditan erakutsi, ez herrialdekoa ez nazioartekoa, ezta publikoki estreinatu edo eman ere.
  • Sail Ofizialera aurkeztutako filmak ezingo dira Espainiako Estatuan publikoki eman, harik eta Zinemaldiak ofizialki aurkeztu arte.
  • Ez da onartzen Sail Ofizialean parte hartuko duten filmak VOD plataformetan sartzea, erabilera profesionalerako bakarrik eta sarbide mugatukoak direnak salbuetsita.
  • Sail Ofizialeko filmak 35 mm-ko eta DCP euskarrietan baino ezingo dira aurkeztu.

Euskarria DCP den kasuetan, Zinemaldiaren sail teknikoak zerbitzariaren ziurtagiria bidaliko die filmaren ekoizleei edo ordezkariei, baita KDMak jasotzeko koordenatuak ere. KDMak egitearen kostua filmaren ekoizleen edo ordezkarien kargura izango da.

6. ARTIKULUA

Zinemaldiak aukeratutako film guztiak jatorrizko bertsioan aurkeztuko dira.

  • Gaztelaniazko azpitituluekin, jatorrizko bertsioa ez bada gaztelaniaz.
  • Ingelesezko azpitituluekin, jatorrizko bertsioa gaztelaniaz edo/eta euskaraz bada.

Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz bada, Zinemaldiak bere kargura jarriko ditu azpititulu elektroniko osagarriak, gaztelaniazkoez gain.

Ale horren azpitituluak filmaren ekoizleen edo ordezkarien kargura izango dira.

Zinemaldiak bere kargura egingo du ingelesezkoaren osagarri izango den azpititulazio elektronikoa, gaztelaniaz azpititulatuta dauden eta jatorrizko bertsioa ingelesezkoa ez den filmentzat. Horretarako, ingelesezko azpitituluak dituen filmaren behin betiko jatorrizko bertsioaren DVD bat eta ingelesezko azpitituluen zerrenda eman beharko zaizkio; online eta deskargatu daitekeena (Zinemaldiaren barne erabilerarako eta dokumentu konfidentziala izango dena).

Azpititulu elektronikoak Zinemaldiaren zerbitzura lan egiten duen enpresak jarriko ditu.

7. ARTIKULUA

Zinemaldiaren Sail Ofizialean parte hartzeak honako hau dakar berekin:

  • Araudi hau onartzea.
  • Filmen sareko izen-emate formularioa behar bezala beteta izatea. Formularioa honako web orri honetan dago: www.sansebastianfestival.com.
    Espainian produzitu edo koproduzitu diren filmen ekoizleek edo ordezkariek zuzenean jarri beharko dute harremanetan filmen sailarekin, films@sansebastianfestival.com helbidean, sareko formularioaren bitartez izena eman aurretik.
  • Izen emandako film luze bakoitzaren tasa ordaindu izana. Tasa hori 70 €-koa da (% 21eko BEZa barne) eta eurotan ordaindu beharko da izena emateko unean, kreditu txartel bidez soilik (Visa, American Express, Mastercard).

8. ARTIKULUA

Zinemaldiaren zuzendariak filma ofizialki gonbidatu ondoren, hautatutako filmaren ekoizleek edo ordezkariek izen-emateko formularioa berretsi beharko dute eta, behar bezala beteta, Zinemaldiaren aurretik bidali, gehienez, 2019ko abuztuaren 1a baino lehen.

Zinemaldiak baieztapen horren sinatzailea hartuko du solaskide bakartzat, filmak Zinemaldian parte-hartzearekin lotutako alderdi guztiak negoziatzeko, baita arduradun bakartzat ere, filmaren ekoizpenean parte hartu duten beste enpresen edo pertsonen gainetik.

Filmaren ekoizleek edo ordezkariek eginiko baieztapenak berekin dakar Zinemaldiko zuzendaritzak exijituriko arau guztiak onartzea, eta horren arabera, ezingo dute, inola ere, gonbidaturiko filma Zinemaldiaren programaziotik kendu.

9. ARTIKULUA

Zinemaldiak hautatutako filmei egindako gonbidapena konfidentziala izango da, eta ekoizleek edo ordezkariek isilpean gorde beharko dute, Donostia Zinemaldiak ofizialki aurkezten duen arte.

Donostia Zinemaldiaren programazio orokorraz eta emanaldien ordutegiez zuzendaritza batzordea soilik arduratuko da.

10. ARTIKULUA

Prentsa buletinak, Zinemaldiko katalogoa eta webgune ofiziala dokumentatzeko beharrezko materiala (sinopsia, fitxa tekniko-artistikoa, zuzendari(ar)en biofilmografia eta argazkia, filmaren argazkia eta trailerra) izena emateko sareko formulariotik hartuko da. Horretarako, formularioa behar bezala beteta egon beharko da, 2019ko abuztuaren 1a baino lehen.

Filmaren ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldiko sailek eskatzen dieten hautatutako filmen sustapen-materiala bidali beharko dute unean-unean.

11. ARTIKULUA

Gonbidatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldian emango dituzten filmen aleak jaialdia hasi baino 15 egun lehenago bidali beharko dizkiote filmen sailari, Zinemaldiaren egoitza nagusira:

DONOSTIA ZINEMALDIA
Filmen Saila
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia
Tel.: +34 943 481212
films@sansebastianfestival.com

Filmen ekoizleek edo ordezkariek erabakiko dute gehienez zenbat ale bidali Zinemaldiari.

Zinemaldiko zuzendaritzak eskubidea izango du filmen aleak ukatzeko, baldin eta sail teknikoak, egiaztatu ondoren, proiektatzeko desegokitzat jotzen baditu. Zinemaldiko zuzendaritzak txosten teknikoa bidaliko die filmen titularrei edo ordezkariei kopietan arazoak aurkitzen baditu.

12. ARTIKULUA

Hautatutako filmen aleen garraio-gastuak eta asegurua partaidearen kargura izango dira, harik eta Zinemaldiaren egoitza nagusira edo haren aduanako agentearengana iristen diren arte.

Euskarria DCP izanez gero, KDMak egitearen kostua filmaren ekoizleen edo ordezkarien kargura izango da.

Bestalde, Donostia Zinemaldiaren antolakuntza arduratuko da filmen aseguruaz, haiek egoitza nagusira edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkionetik itzultzen dituen arte.

Zinemaldiak hautaturiko filmen itzulketa parte-hartzaileak ordainduko du, eta ez da klausuraren aurretik egingo.

Zinemaldian zehar filma hondatuko balitz, horren erantzukizunak ez du gaindituko ale berri bat prestatzearen kostua, ale estandarrak inprimatzeko laborategien indarreko tarifen arabera.

13. ARTIKULUA

Zinemaldiaren zuzendaritzak izendatuko ditu Epaimahai Ofizialeko kide guztiak, baita epaimahaiburua ere.

Epaimahai Ofizialak ondoko baldintza hauek beteko ditu:

  • Gutxienez bost kide izatea; horietatik bi herenek jaialdia antolatu duen herrialdetik kanpokoak izan beharko dute.
  • Ezingo dira Epaimahai Ofizialeko kide izan lehiaketa ofizialera aurkeztutako filmen ekoizpenean edota ustiapenean interesak dituzten pertsonak.
  • Epaimahai Ofizialaren deliberazioak isilpekoak izango dira, eta erabakiak gehiengo sinplez hartuko dituzte.
    Zinemaldiko zuzendaritza epaimahaiaren deliberazioetara joan ahal izango da, baina ez du botazioan parte hartuko.
  • Epaimahai Ofizialeko kideek konpromiso irmoa hartzen dute epaitu behar dituzten filmei buruzko iritziak publikoki ez azaltzeko, saridunen berri eman aurretik.

14. ARTIKULUA

Epaimahai Ofizialak ondoko sari hauek eman behar ditu nahitaez:

  • Film onenaren Urrezko Maskorra (ekoizlearentzat).
  • Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra.
  • Emakumezko aktore onenaren Urrezko Maskorra.
  • Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra.
  • Argazki onenaren epaimahaiaren saria.
  • Gidoi onenaren epaimahaiaren saria.

Epaimahai Ofizialak sari berezi bat emateko aukera du, eta nahi bezala esleitu ahalko dio jasotzeko merituak dituela uste duen filmari. Dena den, arrazoi horiek azaldu beharko ditu.

Urrezko Maskorra ezingo da ex aequo eman.

Guztira, ezingo dira bi sari ofizial baino gehiago eman ex aequo.

Sari ofizialak Zinemaldiaren amaierako galan jakinarazi eta banatuko dira.

Amaierako gala horretan, gainera, Sail Ofizialekoak ez diren gainerako sailetako epaimahaien sariak ere emango dira.

15. ARTIKULUA

Sari bat jaso duten filmen ekoizleek film horiei buruzko publizitate eta prentsarako material denetan saria aipatzeko, epaimahaiak erabakian idatzitakoa hitzez hitz errespetatzeko eta Zinemaldiaren logotipoa erabiltzeko konpromisoa hartzen dute. Logotipoa eskuragarri egongo da hainbat hizkuntzatan Zinemaldiaren webgune ofizialean: www.sansebastianfestival.com.

16. ARTIKULUA

Zinemaldiaren The Industry Club arduratuko da berariaz akreditazioa duten zinemako industriaren profesionalez. Adierazitako saila koordinatzeaz arduratzen den profesional-taldeak akreditaziodun horien eskura jarriko ditu haien lana errazteko bitarteko guztiak. Eskainitako zerbitzuen artean, filmak bideotekan ikusteko aukera izango dute, ekoizleek horretarako baimen idatzia eman duten kasuetan.

17. ARTIKULUA

Ezusteko arazorik gertatzen bada (antolakuntzan edo funtzionamenduan) edo arau hauek behar bezala betetzen ez badira, Zinemaldiaren zuzendaritzak subiranotasuna izango du, baita azken erabakia hartzeko ahalmena ere, nazioarteko zinema-ekitaldiei dagokienez FIAPFek ezarritako arauei jarraiki.

Arauon interpretazioari buruzko desadostasunik egongo balitz, gaztelaniazko testua aplikatuko da.

Araudi hau interpretatzeko orduan sor litezkeen zalantzak Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak ebatziko ditu.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea