"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
ArteKino International Prize, 6.000 eurokoa, proiektu irabazlearen ekoizle nagusiari emango zaio.
ARTE etxeak babesten du saria.
ARTEko ordezkariak Europa - Latinoamerika Koprodukzio Forora joango dira ArteKino International Prize ematera.
Ekitaldirako sailkatutako proiektu guztiek parte har dezakete ArteKino International Prizen, lankidetza berezien esparruan aurkezten direnek izan ezik.
ArteKino International Prizeren irabazleak honako betebehar hauek izango ditu: