tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Filmen izen-ematea > Araudia > Glocal in Progress Industriar Sariaren Oinarriak
Glocal in Progress Industriar Sariaren Oinarriak
67. Edizioa - 2019
 

Lehena.- Lehiaketaren helburua eta enpresa babesleak

Glocal in Progress Industria Sariaren helburua da Europako film luze bat bukatzen laguntzea, hizkuntza ez-hegemonikoetan ekoitzia (Europako guztiak alemana, gaztelania, frantsesa, ingelesa, italiera eta errusiera izan ezik), eta Donostia Zinemaldiko Glocal in Progress sailean hautatua.

Saria eskuratzeko guztiz Europan eginak diren ekoizpenak izan daitezke hautagai, edo koprodukzioak, baldin eta partaidetza europarrak filmaren produkzio osoaren % 51 gainditzen badu eta oinarri hauen 4. atalean jasotako baldintzak onartzen badira.

Hala, film sarituak hainbat ekarpen jasoko ditu postprodukzioko zerbitzuetan. Aurrerago zehaztuko dira, eta honako enpresa babesle hauek emango dituzte: Ad Hoc Studios, BTeam Pictures, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm, S.L., Nephilim producciones S.L. eta No Problem Sonido.

Bigarrena.- Parte hartzeko eskakizunak eta baldintzak

Industriaren Glocal in Progress sarirako proiektu hautagaiak aurkezten dituzten ekoizpen-etxeek oinarri hauek onartuko dituzte, muga edo murrizketarik gabe.

Hirugarrena.- Filmak hautatzeko prozedura eta sari-banaketa

Hautatutako filmen artean, sari honen enpresa babesleetako bakoitzeko (lehen atalean aipatuak) ordezkari batek osatutako epaimahai batek film irabazlea aukeratuko du, hautatutako film guztiak ikusi eta haien egoera baloratu ondoren.

Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak dira.

Donostia Zinemaldiaren barruan jakinaraziko dute zer filmek irabazi duen.

Laugarrena.- Koprodukzio-kontratua eta partaidetza-kuota

NEPHILIM PRODUCCIONES, SLk eta saria irabazi duen ekoizpen-etxeak finantza-koprodukzioko kontratua sinatuko dute, enpresa babesle guztien (lehen aipatutakoak) kontura, saritutako filmak Espainiako nazionalitatea lor dezan eta Espainian merkatura dezaten. Kontratuaren testua NEPHILIM PRODUCCIONES, SLk proposatuko du, eta ekoizpen-etxe irabazleak saria onartu eta hiru hilabetera sinatuko da gehienez ere, betiere postprodukzio-lanak hasi baino lehen.

Aipatutako kontratuari jarraiki, NEPHILIM PRODUCCIONES, SL filmaren ikus-entzunezko koproduktore bilakatuko da eta eskubide guztiak izango ditu haren gainean. Horretaz gain filmaren eskubideen % 100 eskuratuko du Espainian –modu esklusiboan– eta Andorran –modu ez esklusiboan–.

Pelikula irabazlea ekoiztetxe espainiar batek ekoiztua bada, NEPHILIM PRODUCCIONES-ek film horren mundu mailako eskubideen ehuneko bat lortuko luke, Espainiarako eskubideak barne. Sariko postprodukzio-enpresen ekarpenak filmaren guztizko kostuaren gainean suposatzen duen ehunekoaren baliokidea izango da ehuneko hori. Saria irabazten duen ekoiztetxeak ekoizpenak ordurarte izan dituen guztizko ekoizpen kostuak jakinarazi beharko ditu kontratua firmatu baino lehen. Jakinarazpen horretan gastu guztiak egongo dira zehaztuak postprodukzio kostua (NEPHILIM PRODUCCIONES-en ekarpena izango bait da) eta aurrerago erabakiak izango diren publizitate eta kopia kostuak izan ezik.

Ekoizpen-etxe irabazleak filma ustiatzeko eskubideen titularra izatea eta, esandakoaren arabera, NEPHILIM PRODUCCIONES, SLrekin koprodukzio-kontratua sinatzeko gaitasuna duela bermatu behar du. Berme hori hautsiz gero, ekoizpen-etxeak kalteak ordaindu beharko dizkio NEPHILIM PRODUCCIONES, SLri.

Bosgarrena.- Ekoizpen-etxe irabazlearen betebeharrak

Honako hauek dira ekoizpen-etxe irabazlearen betebeharrak:

  • Sarian aurreikusitako postprodukzio-zereginak egiteko beharrezko materialak saria ematen den urteko abenduaren 15a baina lehen entregatzea.
  • Filmaren hasierako kredituetan Industriaren Glocal in Progress sariaren irabazlea dela aipatzea eta Glocal in Progress – Donostia Zinemaldia logoa jartzea, baita enpresa babesle guztien logoak ere. Horixe bera egin beharko du, halaber, filma sustatzeko eta ezagutarazteko material guztietan (kartelak, webgunea…).
  • Enpresa babesleei filmaren titulua eta filma beren jarduerak sustatzeko eta ezagutarazteko material gisa zuzenean nahiz zeharka erabiltzeko aukera ematea.
  • NEPHILIM PRODUCCIONES etxeari filmaren 30 kartel eta 60 dvd (karatula eta kutxatilarekin) ematea ahal bezain laster, eta, betiere, filma edonon estreinatu eta lau hilabete pasa baino lehen. Ekoizpen-etxeak kartelaren azken diseinua bidaliko du, NEPHILIM PRODUCCIONES, SLk Glocal in Progress sailaren enpresa babesleen logoak behar bezala jarrita daudela gainbegira dezan.

Seigarrena.- Saria babesten duten enpresen betebeharrak

Enpresa babesleek hurrengo deskribapenaren arabera amaituko dituzte postprodukzio - lanak: materialen harreratiko 9 hilabeteko gehieneko epe batean eta haiek diseinatutako eta filmaren ekoizpen – etxeak onartutako lan egutegia jarraituz.

Honako hauek dira sariaren irabazleak bidali beharreko materialak:

  • EDL.
  • Erreferentziazko quicktimea muntaketako bobinen arabera.
  • OMF/AAF bobinako eta kamera eta soinuko gordin guztiak.

Enpresen ekarpena honako hau izango da:

  • AD HOC STUDIOS. – Honakoen ardura izango du:
    • Film irabazlearen soinuaren postprodukzioa, honakoaz hornituz:
      • Dolby Atmos aurre-nahasketak eta nahasketak egiteko gela eta print masterra; 80 ordu, gehienez ere.
    • Entregatu beharreko materialak:
      • Bobinako 24 f/s dituen Atmos nahasketen mxf artxiboak.
      • Bobinako 24 f/s dituen 5.1. nahastea eta LT RT.
      • Jarraian 25 f/s dituen 5.1. nahastea eta LT RT.
  • BTEAM PICTURES - Film irabazlea Espainiako zinema-aretoetan estreinatzeko aukera bermatuko du, bai eta dagokion publizitatea egitea ere.

    Film irabazlea espainiarra izango balitz eta Glocal in Progress sailean izena emateko orduan banaketa-enpresa bat izango balu Espainian, banaketa-enpresa horrek izango luke filma estreinatzeko lehentasuna. Bestela, BTeam Pictures banaketa-enpresak izango du lehentasuna.
  • DELUXE SPAIN – Honako egiteko hauek edukiko ditu:
    • Bezeroak emandako eta itxitako EDLa bereizmen handian egitea.
    • Efektu digitalak goiburua eta amaierako kredituen rolla, gehienez 80 ordu.
    • Grafismoko lanak (goiburua eta amaierako kredituen rolla), gehienez 40 ordu.
    • Kolorea zuzentzea; 80 ordu, gehienez.
    • DCP (Digital Cinema Package) masterra lortzea, jatorrizko bertsioa ingelesez azpitutulatua.
    • HD masterra (jatorrizko bertsioan).
    • Nazioarteko salmentetarako deliveryak egitea Deluxe Españari esleitzen bazaio, Glocal in Progress Industria Sariaren ekoizpen-etxe irabazlearen bitartekaritzaren ondorioz, kontratazio horri dagokion fakturazioaren % 3ko hobaria emango da. Banatzaileak lan horiek egiteko aurretiko akordioak baldin baditu Deluxe Españarekin, ez da hobaririk emango.
  • DOLBY IBERIA, SL – MPSAean (Motion Picture Service Agreement) barne hartutako zerbitzuak hornituko ditu.
  • LASERFILM etxea arduratuko da filmaren ingeleseko azpitituluak itzultzeaz, egokitzeaz eta lokalizatzeaz. Zerbitzu horrek barnean hartuko du simulazio-egun bat jatorrizko itzultzailearekin eta azpitituluak filmaren DCPan txertatzea.
  • NEPHILIM PRODUCCIONES, SL – Postprodukzio-lanak koordinatzeaz eta filma Espainian eta Andorran ustiatzeaz arduratuko da, oinarri hauetan aurreikusitakoari eta koprodukzio-kontratuari jarraituta.
  • NO PROBLEM SONIDO, SL - Bandak muntatuko ditu (soinuaren muntaketa).

Ekoizpen-etxeak bere gain hartutako eta dagokion enpresari eskatutako beste edozer lan, adierazitakoez gain.

 

FAQ - Filmen izen-ematea

Orokorra

Zinemaldiaren datak

Donostia Zinemaldiaren 67. edizioa 2019ko irailaren 20tik 28ra bitartean izango da.


Izena emateko datak
  • Orokorra 2019/01/18 – 2019/06/24
  • Culinary Zinema 2019/01/18 – 2019/06/14
  • Nest Film Students 2019/06/01 – 2019/07/01
  • Zinema eraikitzen 2019/04/30 – 2019/06/30
  • Glocal in Progress 2019/04/30 – 2019/06/30
  • Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroa 2019/04/15 – 2019/06/15
  • Ikusmira Berriak: 2019/07/01 - 2019/08/30 (ikusmiraberriak.eu)

Dokumental bat inskriba dezaket?
Zinemaldiak ez du bereizketarik egiten fikzioaren eta ez-fikzioaren artean; bi aukera horietako lanak aurkez daitezke sail guztietan.

Film labur edo ertain bat inskriba dezaket?

Zabaltegi – Tabakalera sailean bakarrik inskriba daitezke.

  • Film luzeak 60’-tik aurrera
  • Film ertainak 30’ eta 59’ bitartean
  • Film laburrak 30’-ra arte

Horrez gain, zure eskolan egindako film labur bat baduzu, Nest. Film Students-en parte har dezakezu.


Garapen fasean dagoen proiektu bat inskribatu dezaket?
Garapen fasean dagoen proiektu bat baduzu Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan edo Ikusmira Berriak programan inskribatu dezakezu, araudia bete izanez gero.

Film bat edo film labur bat inskriba dezaket sail batean baino gehiagotan?
Goian azaldutako sail zehatz batzuez, film laburrez eta ertainez gain, gainerako filmak Zinemaldiko edozein sailetan inskribatzen dira, eta gero zuzendaritza-batzordeak erabakiko du zein sailetan aurkeztuko diren.

Aurretiko hautaketa

Zer formatu onartzen dituzue lehen hautaketan?
  • Link/Screener, pasahitzarekin
  • DVD
  • BluRay
  • DCP

Azpitituluekin aurkeztu behar dira?
Jatorrizko bertsioan gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo frantsesez dauden filmek ez dute azpititulurik behar. Gainerakoek bai.

Work in progress bat bidal dezaket?
Bai.

Trailer bat bidal dezaket?
Ez. Ez dugu trailerrik onartzen lehen hautaketarako.

Zeintzuk dira estreinaldi motak?
  • Munduko estreinaldia
    Filma ez da jendaurrean erakutsi inoiz.
  • Nazioarteko estreinaldia
    Filma zinema-aretoetan estreinatu da edo zinema-jaialdi batean aurkeztu da jatorrizko herrialdean, baina ez beste inon.
  • Europako estreinaldia
    Filma Europatik kanpoko zinema-aretoetan erakutsi edo estreinatu da, baina ez da inoiz aurkeztu Europako herrialde batean.
  • Espainiako estreinaldia
    Filma ez da jendaurrean erakutsi Espainian.
  • Jada estreinatuta
    Filma zinema-aretoetan aurkeztu eta/edo erakutsi da, Espainian barne. Kasu horretan, Made in Spain edo Zinemira Panorama sailetan baino ezin izango da sartu.

Parte har al dezaket nire filmarekin DVDn edo BluRayn estreinatu bada?
Made in Spain eta Zinemira Panorama sailetan bakarrik (eta azken horretan euskal produkzio bat bada bakarrik).

Parte har al dezaket nire filmarekin VOD formatuan estreinatu bada?
Filmak Zinemaldiko Sailetan parte hartu ahal izango du, horietako bakoitzak estreinaldiaren alorrean dituen irizpideen arabera.

Izen-emate kuota

Zein da izena ematearen kostua?

Film, film labur eta film ertainen izen-ematearen kostua 70 eurokoa da.

Zinema eraikitzen sailerako, Nest. Film Students eta Glocal in Progresserako inskripcioak doainik dira.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan edo Ikusmira Berriak programarako proiektuen inskripzioak doainik dira.


Dirua itzuliko didazue nire filma hautatzen ez baduzue?
Ez.

Egin daiteke ordainketa paypal bidez?
Bai.

Nola ordain dezaket kreditu-txartelik ez badut?

Kreditu-txartelik ez baduzu bankuko transferentzia bidez ordain dezakezu. Horrela bada, jar zaitez harremanetan gurekin films@sansebastianfestival.com helbidera idatzita ordainketa koordinatzeko.


Ikaslea naiz, deskonturen bat al dut?

Ez, ez dago deskonturik izena emateko kuotan ikaslea izateagatik. Alabaina, zure eskolan egindako film labur bat baduzu, doan inskriba dezakezu Nest. Film Students-en.


Komunikazioa

Nola jakinarazten da filma hautatua izan dela?
Filmen inguruko informazioa lehen hautaketaren prozesu guztian zehar ematen da. Hautatu ez diren filmen arduradunei 2-3 asteko epean jakinaraziko zaie erabakia posta elektronikoz, filma jaso denetik zenbatzen hasita.

Feedbacka jaso dezaket?
Ez. Zinemaldiak 2.500 film baino gehiago jasotzen ditu urtean eta ez ditu erabakiak hartzeko arrazoiak azaltzen.

Hautaketa

Noiz jakinaraziko da publikoki filma hautatua izan dela?
Filmen berri emateko egutegia komunikazio-sailak ezartzen du, eta izen-ematea egin duen pertsonari jakinaraziko dio aldez aurretik.

Zein da DCPa bidaltzeko azken eguna?

Behin betiko DCPa jasotzeko azken eguna 2019ko irailaren 1a da.


Formularioan hasiera batean eman nuen informazioa zuzendu nahi dut, nola egin dezaket?

Daturen bat zuzendu nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin films@sansebastianfestival.com helbidera idatzita, aldatu nahi duzuna zer den adieraziz.



Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea