74SSIFF - 2026ko irailak 18/26
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:
2019-09-24

“Argi eta garbi, oraintxe bertan Uruguaiko zinematografiak duen zinemagile prestigiotsuena” Koldo Landaluze, GARA

“Zoragarria zentzumenen planoan, Landesek behin eta berriz astintzen gaitu gerraren laztura absurduarekin” Koldo Landaluze, GARA

“Zinema handiko irudien lilura helarazten digu filmak, baita betirako grabatuta geratzen diren film-uneen indar txundigarri eta haluzinogenoa ere” Oti Rodríguez Marchante, ABC

 

“Pertsonaiaren grina zinemazalea, 70eko hamarkadako Hollywoodi omenaldia (…) eta protagonistaren arrakasta-amets eta -amesgaiztoak, maitagarriak dira beren zorakeria osoan” Ricardo Aldarondo, DIARIO VASCO

“Egiaz, izaera nazionalaren adierazpenak ematen dio bultzada ‘La odisea de los giles’ filmari; nola atxikitzen zaion fantasia gogo-pizgarri honi, zapalduen alde egiteko asmoz” Scott Tobias, VARIETY

“Mimoz egindako filma da Oren Gernerrena. Maitasunez begiratzen ditu Meierren kezka eta ardurak, eta ingurune goxo bat eraikitzen du hark aitortu nahi ez dituen sentimenduak kamera aurrean azaleratu daitezen” Uxue Arzelus, BERRIA

“’Lynn+Lucy’-k gorputza dauka. Trebeki landu da formatu karratuan, higatuan. Arriskutsua. Zakarra. Funtzionatzen du Boulifaren filmak” Begoña del Teso, DIARIO VASCO

 

“Boulifak eta Taina Galis argazki-zuzendariak interpretazio espresionista harrigarria erantsi diote istorioari, hein batean, lau eskuz egindako muntaketari esker” Lee Marshall, SCREENDAILY  

“Filma bera dantza bat izango balitz bezala artikulatu du zuzendari gazteak, koreografoa bera izanik, eta ikusten dugun dena dantza da (…) dantza arnasten duen pieza honek hunkitu egiten gaitu” Uxue Arzelus, BERRIA

 

“Argazkilaritza txukuna, presarik gabeko zinema, istorio minimoak baina azpidoinu bizigarriarekin” Mikel G. Gurpegui, DIARIO VASCO

“Oliver Laxe galiziar zinemagile gazteak berriz erakutsi du gogoan hartu beharreko egile bat dela, sormenaren arloan mailaz igotzen duen lan honekin (…) heldutasuna lortu du diskurtso oso pertsonal eta ñabardurez beteari esker” Koldo Landaluze, GARA

 

“Zehatz-mehatz dakizu zer amaiera datorren Oliver Laxeren parabola landatar ederrean, baina itxarote horretan datza filmaren indar amesgarri eta hipnotikoa” Guy Lodge, VARIETY

“Bong Joon-ho korear egileak bere alderdi zorrotzena agertzen digu Koreako gaur egungo desberdinkeria sozialari buruzko tragikomedia bikain eta ezin beltzago honetan” Jessica Kiang, VARIETY

 

“Hainbatetan harritzeko gai den joko zinematografiko suspergarri, dibertigarri eta adimentsua. Ez ezazue galdu” Mikel G. Gurpegui, DIARIO VASCO

“Film pozgarria, ederra, erakargarriz betea, zeharo entretenigarria eta zoragarria” Mikel G. Gurpegui, DIARIO VASCO

“Angela Schanelecen azken egile-puzzlea dotorea eta guztiz eliptikoa da” Guy Lodge, VARIETY

 
 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: