tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Sailak eta filmak
Algunas bestias / Some Beasts (Piztia batzuk)
New Directors - Zinema Eraikitzen 35

Familia bateko kideak gogoz iritsiko dira Txileko hegoaldeko uharte huts batera, hotel turistiko bat sortzeko asmoz. Kontinentetik eraman zituen gizona desagertzen denean, familia harrapatuta geldituko da. Hotzez, eta urik eta ziurtasunik gabe, animoak eta bizikidetza ona desegin egingo dira, eta senide bakoitzak ezkutatzen dituen piztiak agerian geldituko dira. Zuzendariaren bigarren film luzea.

BIOGRAFIA

Jorge Riquelme Serranok (Santiago, Txile. 1981) Laberinto Films ekoiztetxea sortu zuen 2015ean. Txileko Santiagon du egoitza, eta Latinoamerikan egile-zinema garatzen du. Hark zuzendutako lehen lana, Camaleón, 2016ko BFI London Film Festival zinema-jaialdian estreinatu zen, eta Sutherland saria lortzeko lehiatu zen bertan. Gainera, zuzendari onenaren saria irabazi zuen Txileko industria zinematografikoaren Pedro Sienna sarietan, eta film onenaren eta gidoi onenaren sarietarako ere izendatu zuten. Algunas bestias-ek, bere bigarren film luzeak, Toulouseko Zinema Eraikitzen 35 (2018) saileko lau sarietatik hiru eraman zituen.

PROGRAMAZIOA
d. 26
12:00h.
Aretoa: Kursaal, 2
J.B. (espainiera) azpitituluak ingelesez
d. 27
16:30h.
Aretoa: Principal
J.B. (espainiera) azpitituluak ingelesez
Prentsa eta akreditatuak. Lehenetsitako sarbidea duten akreditazioek eta prentsakoek izango dute lehentasuna
d. 27
18:45h.
Aretoa: Kursaal, 2
J.B. (espainiera) azpitituluak ingelesez
 Aurkezpena eta Hitzaldia   
d. 28
20:30h.
Aretoa: Trueba, 1
J.B. (espainiera) azpitituluak ingelesez
Salgai
Aurretiko salmenta agortuta. Proiekzioaren egunean bertan salgai.
Agortuta
K1eko arratsalde (19:00) eta gaueko emanaldiak:
Agortuak dauden emanaldietarako (orga keinukari) sarrerak egunean bertan salgai aterako dira Kursaaleko leihatiletan 17:00etatik aurrera.
FITXA
Zuzendaria
Jorge Riquelme Serrano
Gidoia
Jorge Riquelme Serrano, Nicolás Diodovich
Ekoizpena
Salmentak
Cité Films
Argazkia
Eduardo Bunster Charme
Muntaketa
Jorge Riquelme Serrano, Valeria Hérnandez
Musika
Carlos Cabezas
Antzezleak
Paulina García, Alfredo Castro, Consuelo Carreño, Gastón Salgado, Andrew Bargsted, Millaray Lobos
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
98 m.
Herrialdea
Txile
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea